Natalia Salazar Orbe
Osasunaren Mundu Erakundeak ahalik eta esku hartze txikiena gomendatzen du erditze fisiologiko, normal edo naturaletan, amaren eta haurtxoaren segurtasuna bermatzeko eta albo ondorioak eragozteko.
Gizartea
Babestutako naturguneen argi-ilunak
June Prieto
Bizkaiko gune naturalak aukera ona izan daitezke aurtengo udan txangoak egiteko; eta baita herrialdean dagoen bioaniztasuna ezagutzeko ere. Hamalau inguruk dute nolabaiteko babesa. Edozelan ere, ez da erraza Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz kudeatzen dituen gune horiek sailkatzea. Natura 2000 sareak denak biltzen dituen arren, badira beste babes mota batzuk dituztenak; besteak beste, Armañongo, Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalak.
Errepideak eta autoak, ‘berbetan’
Ibai Maruri Bilbao
Diputazioak Bizkaiko Bide Azpiegituretako 2020-2023 Berrikuntza Plana onartu du, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak arlo horretan garatuko dituen erronkak, helburuak eta jarduerak jasotzen dituen dokumentua.
Lurrak gordetakoa, azalera
Ibai Maruri Bilbao
Berriatuan Atxurrako haitzulo margolanak topatu berri zituzten, eta ikertzen zebiltzan, Diego Garate Maidaganen zuzendaritzapean. 2015a zen. Barrikan, 1989an aurkitutako Aranbaltzako neanderthalen aztarnategian ere indusketa lanak orduan hasi zituzten. "Garai askotako aztarnak genituen esku artean. Batetik, Madeleine aldiko margoak, duela 15.000 urte inguru egindakoak. Bestetik, Erdi Paleolitoko edo Goi Paleolitoko aztarnak, duela 110.000 urtekoak. Indarrak batu behar genituela ohartu ginen. Horrela sortu genuen Edestiaurre arkeologia elkartea".
Estoldetatik atera ez daitezen
Natalia Salazar Orbe
Gaixotasunak eta bakterioak zabaltzeko duten gaitasunagatik dira arriskutsuak arratoiak. Eta COVID-19aren ondorioz ezarritako konfinamenduan areagotu egin zen animalia horien populazioa; estoldetatik lurrazalera ere nabarmenago atera dira, gizakiaren presentziarik ezak adorea emanda. Nazka sortzen diete askori. Beldurra, beste hainbati. Baina onura ere badakarte: etxeko harraskatik zein komunetik behera botatzen diren janari arrastoak garbitzen laguntzen dute hodietan barrena.
Gero eta animalia gehiago familia premian
Ibai Maruri Bilbao
Gero eta katu gehiago dago, eta ez dakigu zer egin". Conchi Velarde Zallako animalien babeserako Asoaya elkarteko presidentea da. Enkarterri osoan egiten dute lan; batez ere, kalean zaurituta topatzen dituzten animaliak zaintzen.
Euskaraz aritzeko gune bila
Natalia Salazar Orbe
Ate joka ari da hizkuntza ohiturak astintzea eta euskararentzako guneak irabaztea helburu duen ariketa. Herriz herri sortu dira jada batzordeak, eta egunotan aurkezpen ekitaldiak egiten aritu dira, motorrak berotzeko.
Armosua eta egunkaria, euskaraz
Ibai Maruri Bilbao
Lorategi ederraren erdian, arbola hostotsuen gerizpe gozoan, mahaiak ondo atonduta. Gainean, kafe egin berria, gurinezko opilak eta eguneko prentsa: BERRIA eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza. Bueltan, armosua hartzera elkartu direnak.
50 urte irteteko prest
Ibai Maruri Bilbao
Udalek euren herrietako suteak itzaltzeko beharrezko baliabide ekonomikorik ez zutela eta, Bizkaiko Diputazioak bere gain hartu zuen herrialde historiko osoan zerbitzua emateko eskumena. Bilbo zen horretarako gaitasuna zuen bakarra.
Herri mugimenduen topalekua, itolarrian
Natalia Salazar Orbe
Gatazka liburu-dendak Bilboko Erronda kaleko 12. zenbakian utzi zuen "erreferentziazko espazioa" bertan behera uzterik ez zegoela erabaki zutenean sortu zen Zirika herri gunea. Komite Internazionalistek hartu zioten lekukoa liburu dendari, eta espazio berria ireki zuten. Zazpi urte igaro dira orduz geroztik. Euskal Herriko herri mugimenduek aurkezpenak, tailerrak eta jardunaldiak doan antolatzeko espazioa bilakatu zuten Zirika. Orain, haren iraupena arriskuan dagoela ohartarazi dute.