Gizartea

Makinista baino tren gehiago

Makinista baino tren gehiago

I. Maruri Bilbao

"Ez baduzu ikusten sare sozialetan InfoRenfe-k [Renfe tren konpainiaren Twitter kontua] ipini duen txioa, zu nasara joaten zara, lanera joateko hartu behar zenuen trena hartzera, baina trena ez da iristen. Ez gara lantokira ordurako iristen, guk hartu beharreko trena egun batetik bestera kendu dutelako! Hori gertatzen zaio pertsona askori ia egunero". Besteak beste, Jon Ander Iraetari jazo izan zaio hori sarritan.

Bazkarako eskubidea, auzibide

Bazkarako eskubidea, auzibide

Ibai Maruri Bilbao
Meatzaldeko abeltzain talde bat eta haien animaliak eskualdean ibili ziren joan den domekan, manifestazioan. Trapagarandik abiatu, Ortuellatik igaro eta Abanton bukatu zuten martxa. Abeltzain horiek tirabirak dituzte Bizkaiko Foru Aldundiarekin: salatu dute ez dietela jabetza publikoko lursailetan bazkatzen uzten.

Euskara, alboratuta

Euskara, alboratuta

Natalia Salazar Orbe
Pandemiak baldintzatuta, eta ohi baino segurtasun neurri zorrotzagoak ezarrita hasi da Bilboko Udalaren kirol eskaintza. Zortzi urtetik beherako umeentzako ikastaroak azaroan hasiko dira. Hil honetan ekin diete, berriz, adin horretatik gorakoentzako jarduerei. Bilbo Kirolak erakundeak eskaintzen ditu, eta, erakunde horrek emandako datuen arabera, 288 ikastaro eskainiko dituzte 16 urtetik beherakoentzako; horietatik 238 dira euskaraz.

Berria, baina ezin denak sartu

Berria, baina ezin denak sartu

Zihara Jainaga Larrinaga

Haizeak eta kresalak itsas portuak kaltetzen dituzte; hala, instalazioek iraungitze data jakin bat izaten dute. Mantentze lanak ez dira nahikoa izaten batzuetan, eta berritzea eskatzen dute. Hain zuzen ere, hori gertatu zaio Plentziako portuari. Denboraren poderioz, gabezia asko ditu.

Bizkaia osoa konektatuta

Bizkaia osoa konektatuta

Natalia Salazar Orbe
Martxora arte Interneterako sarbidea izatea garrantzitsua bazen, COVID-19ak eragindako pandemiak eta konfinamenduak are agerikoago egin dute behar hori. Milaka bizkaitarrek etxetik lan edo ikasi egin behar izan dute. Hainbatek egoera horretan jarraitzen dute. Testuinguru horretan, foru aldundiak iragarri du 2023rako banda zabala lurralde osoan hedatuta egongo dela.

Bigarren aukeren aterpe

Bigarren aukeren aterpe

Peru Azpillaga Diez

Mastinak, pitbullak, dozenatik gora katu, astoak eta txerri vietnamdar bat. Talde berezia osatu du El Refugio De Sabios elkarteak Urduñan, Rondina futbol zelai abandonatuan. Pare bat hilabete baino ez dira igaro animalientzako aterpea martxan jarri zutenetik, eta, tokia atontzeko aurretik lan dezente badute ere, oraindik hazten ari den familia bat da elkartea.

Eztabaida sortu du abiadurak

Eztabaida sortu du abiadurak

Ibai Maruri Bilbao

"Bilboko Udalak zergatik ez du isunik jarri oraindik?". RACVN auto gidarien elkarteak egindako galdera da. Orduko 30 kilometroko abiadura muga hiri osora hedatu zenetik aste bi igaro direnean, elkarteak erabakiaren aurkako mezua zabaldu du berriz ere.