Joan-etorrietan izandako murrizketen ondorioz, azkeneko urteetako erabiltzaile gorakada eten egin zaio Bizkaibusi, eta 17,8 milioi bidaiari izan ditu 2020an. Inoizko notarik handiena eman diote erabiltzaileek zerbitzuari, 2019ko bera: 10etik 7,7koa.
Gizartea
Elkartasuna plazara
Gorka Belasko ilustratzaileak Zaldibar Argitukoen protesten kronika grafikoa bildu du 'Elkartasunaren Plaza' fanzinean. Arte Bizkarra Kulturgintzaren babesarekin argitaratuko du, eta bihar banatuko ditu aleak, musu truk.
Ixtera doaz
Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxea aurten itxiko dute, matrikulazioek behera egin dutela argudiatuta. LABek esan du 2024ra arte zuela bermatua ituna Jaurlaritzarekin.
Sozietatea utzita, mankomunitatera
Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Etxebarri, Orozko, Ugao, Urduña, Zaratamo eta Zeberio Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea sortzen ari dira, Udaltalde 21 deseginda.
Deustuko osasun zentroa gauez itxi egingo dute otsailetik aurrera
Deustuko Etengabeko Arreta Gunea da Bilbon 24 orduz irekita dagoen osasun zentro bakarra. Langileek salatu dute osasun zerbitzua "murrizten" ari direla hiriburuan.
Alarma piztu da egoitzetan, berriz
Gora egin du nabarmen koronabirusak kutsatutako egoiliarren eta zahar etxeen kopuruak. Sindikatuek grebara deitu dute gizarte zerbitzu publikoak eskatzeko.
Aldaketa sustatuko dutenak
Diputazioak bizikletaren erabilera sust atzeko lantaldea aurkeztu du. Deustuko eta Bredako unibertsitateak, Orbea eta garraio partzuergoa ere arituko dira haiekin batera.
Hiriaren oinarri berriak
Bilboko Udalak azken osoko bilkuran onartu du HAPO berria; ekainean sartuko da indarrean. Lurzoru naturalaren eremua handituko dute; 15.000 etxebizitza berri eraikiko dituzte, eta inbertsioa erakarri gura dute.
Arpillaorako konponbide adostua eskatu diote elkarteek Plentziako Udalari
Hondartza parean dagoen eraikina zarratzea erabaki du udalak, ez dagoelako egoera onean. Eraikinean egoitza duten bost elkarteek Arpillao Bizirik plataforma sortu dute.
“Umeek ez dute merezi hau”
Trapagarango goiko auzoetako familiek salatu dute lehen astean birritan zutela pediatra eta orain astean behin baino ez. Informaziorik eza deitoratu dute, eta protestetan ari dira.