Bizkaiko Txakolina sor-markako upategiek 2019an baino txakolin gehiago ekoitzi zuten iaz: 1,5 milioi litro. Saltzeko arazoak izan dituzte, denbora luzez ostalaritza itxita egon delako. Laguntza eskatu diete erakundeei.
Ekonomia
Baserri eskolak, itolarrian
Baratze, Lapurreketa eta Lurraska dira Bizkaiko baserri eskola nagusiak. Hiruren artean, Bizkaiko eskola eta ikastoletako ume gehienak hartzen dituzte urtero. Pandemiaren ondorioz, ordea, martxotik ateak itxita dauzkate. Beren jarduna osasun neurriekin uztartu daitekeela nabarmendu dute.
Hegan egiteko bermea
Loiuko aireportuan COVID-19a atzemateko proba diagnostikoak egiteko gunea ezarriko dute. Handik ateratzen direnentzat da, iristen direnek proba eginda ekarri behar baitute. Probak ohiko prezioetan egin beharko dituzte.
Ados jarri dira bost alderdiak
EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk Bilbo Aurrera 2021 plana adostu dute, pandemiaren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko: 15 milioi euro ditu-
Prest dago Bizkaiko sagardo berria, txotxik gabe bada ere
Osasun neurriei jarraituz irekiko dituzte sagardotegiak. Mahaietan lau lagun eseriko dira, eta ezingo dira kupelera gerturatu.
Bilboko garbiketa enpresa bateko “gehiegikeriak” salatu dituzte
Protestak abiatu dituzte Limpiezas Arana Fernandez Aguilar enpresaren aurka. Kasua argitara atera duen langilea kaleratu egin dute.
Belarrezko hondartza Galindon
Barakaldon Galindo ekialdea birgaitzeko proiektu irabazlea aurkeztu du Bilbao Ria 2000 sozietateak. Bederatzi hektareako berdegunea egingo dute itsasadar ertzean, 2023rako.
Muga ipini diote eskubideari
Urduñako eta Villalba de Losako abeltzainek elkarrekin erabili izan dituzte Gorobel mendilerroan Burgosko aldean dauden lurrak. 1950eko hamarkadatik, burgostarrek mendeetako erabilera eskubidea kendu diete bizkaitarrei. Europara joko dute, Espainiako auzitegiek ere ukatu dieten eskubidearen eske.
Arrantzaleak, desagertzeko arriskuan
Atlantikoan eta Indiako ozeanoan atunetan dabiltza Bermeon egoitza portua duten atunontzi izoztaileak. Ondarroan, alturako 17 itsasontzik dute egoitza. Bi azpisektore horiek eusten diote oraindik, baina artisau arrantza eta baxurakoa Bizkaiko portuetatik desagertzeko zorian daude. Erakundeen inplikazioa eskatu dute.
Industria galduko duten beldur dira
Kelvion multinazionalak iragarri du Igorreko planta itxi eta 73 beharginak kaleratzeko asmoa duela. Langileak greba mugagabean daude. Aspaldian Arratian zarratu diren industria fabriketako beste bat da, eta horrek kezka sortu du