2019tik lan ituna iraungia dute Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte zerbitzuetako langileek. Diputazioak proposatzen die soldata Espainiako aurrekontuek ezarritakoa igotzea.
Ekonomia
Saskia merkatzeko ahalegina
Bilboko Erriberako merkatuak 'Asteazkenetako Saskia' izeneko kanpaina abiatu du: merkatuko 30 postutan produktu bat merkatzen dute eguaztenero, bezeroei elikagaien garestitzeari aurre egiten laguntzeko. Ezagutzen duten bezeroek ondo hartu dute neurria, baina gutxi iruditzen zaie.
Aurrez aurreko errenta aitorpena eskualde guztietan egin ahalko da
Astelehenean hasiko da 2022ko errenta kanpaina. Foru Ogasunak 623.000 errenta aitorpen jasoko ditu, eta horietatik bi herenetan zergadunari itzuli beharko dio dirua.
Hamar urtean 1.500 baserritar berri beharko ditu Bizkaiak
EHNE Bizkaiak XII. Kongresua egingo du etzi, Derion. Uste dute sektorearen etorkizuna bermatzeko jende gaztea baserrira erakarri eta ekoizpen eredu agroekologikoa lehenetsi behar direla.
Guggenheimek kalteak sortuko dituela argi du Zain Dezagun Urdaibaik
Elkartearen arabera, zati bat Kontserbazio Bereziko Eremuan eraikiko dute. Sinadura bilketa egingo dute. Batzar Nagusiek ez dute onartu herri kontsulta bat egitea.
Elkarrekin, lan duinaren alde
Greba bateratua egin dute aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten hainbat elkartek. Gaudek, Gorabidek eta Madres Mercedariasek lan hitzarmen duinak aldarrikatu dituzte. Izan ere, hiru urte baino gehiago daramatzate hitzarmenik gabe. Guztien eskaera nagusia soldataren igoera da.
Artigasko biometanizazio plantak 6.000 etxe gasez hornituko ditu
Garbikerrek eta Energiaren Euskal Erakundeak bultzatuko dute, eta enpresa baten esku utziko dute haren eraikuntza eta kudeaketa. Datorren urtean amaituko dute azpiegitura.
Apnabik, akordioa; Gaudek eta Gorabidek, greba
Apnabi autismoa dutenen familien Bizkaiko elkartean asteartean akordio bat egin zuten zuzendaritzarekin. Oinarrizko soldata %16,5 igotzea adostu dute, baita 2020tik aurrerako KPIa berrikustea ere.
Arrantzan ez beste guztia egiten dutenak
Bermeoko, Lekeitioko, Santurtziko eta Ondarroako portuetan lan egiten duten hogei emakumeren testigantzak jaso ditu Labayru fundazioak. Bildutakoarekin, 'Geu be bagara itsasoa' liburua eta ikus-entzunezko sorta ondu ditu.
Bendejaren eta agroekologiaren aldeko kanpaina, Uribe Kostan
Kalean barazkiak saltzeagatik, 1.900 euroko isuna jarri dio Getxoko Udalak Uribe Kostako Agroasanbladako kide bati. Isunari aurre egiteko, kanpaina jarri du martxan taldeak.