Ibai Maruri Bilbao
"Osasun larrialdian gaude oraindik. Pertsona nagusiengan eta egoitzetan daukagu gure arreta. Baina, txarrena igarota, ekonomian ere ardura jarri behar dugu". Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak koronabirusaren krisiak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko Bizkaia Aurrera plana aurkeztu du.
Ekonomia
Saltoki gune berri bat Sopelan
June Prieto
Sopelako Udalak saltoki handi bat eraikitzeko xehetasun plana onartu du martxoko osoko bilkuran. Merkataritzara bideratutako azpiegitura berri horrek ia 3.000 metro koadro edukiko ditu, eta Bareño auzoan egongo da, BI-637 errepidearen ondoan. Martxan hastean eraikinaren barruan zer egongo den oraindik ez dago zehaztuta, baina, xehetasun planean onartu denaren arabera, hiru maila edo solairu izango ditu: lur azpiko aparkaleku bat, beheko solairua eta lehenengo solairua.
Itxialdia maizterren estualdi
Peru Azpillaga Diez
Koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako alarma egoerak eta konfinamendu neurriek goitik behera irauli dituzte herritarren bizitzak. Egoera berriak eragindako kalteak esparru guztietan nabaritu daitezke.
Busturialdearen ur hornidura bermatzeko plana onartu dute
Natalia Salazar Orbe
Busturialdea ez da gai ur agorraldi garaietan horniduraren beharrari erantzuteko. Ez, behintzat, emari ekologikoak errespetatuta, gaur egun dituen azpiegiturak egokitu gabe. Aspaldi antzemandako gabezia horri aurre egiteko, Urdaibai Biosfera Erreserbako Horniduraren Lurralde Ekintza Plana onartu dute aurten Busturialdeko Ur Partzuergoak, Uraren Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Planak bederatzi aukera jasotzen ditu. Bi nabarmendu dituzte: bata, Ibarrurin (Muxika) Oizeko akuiferoaren zundaketen baliabideak aprobetxatuko lituzkeena; bestea, Busturialdeko hornidura Sollubetik Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoaren hoditeriara konektatzea aurreikusten duena.
Ekintzailetza soziala eraikiz
Peru Azpillaga Diez
"Eredu kapitalistari aurre egiteko, alternatiba erreal bat da KoopFabrika". 2017an sortu zen egitasmoa: ekonomia sozialean eta solidarioan oinarritutako ekintzailetza eredu bat sustatzea du helburu, eta martxan da Bizkaian.
Bezeroekin egoteko eguna
Ibai Maruri Bilbao
"Egun berezia da guretzat. Herriari gure lanaren fruitua erakusten diogu", azaldu du Asier Alzibar-Aritxuluaga Abiok, Bakioko Abio txakolindegiko ugazabak. "Jai eguna da, baina baita lehengo harreman ofiziala ere, aurrez aurrekoa, inguruko txakolin zale guztiekin", gehitu du Zabalaga txakolindegiko buru Iratxe Eguzkizagak. Jaietako egun handian, datorren martxoaren 19an, Bakioko txakolin ekoizleek 2019ko uzta aurkeztuko dute, San Jose eguneko azokan egingo duten ekitaldian.
Lanean jarraitu nahi dute
Natalia Salazar Orbe
"Auzotarren ekimenez sortu zen; emakume talde baten bitartez, bereziki. Senarrek arazoak zituzten alkoholarekin, eta konponbideak bilatzeko, zenbait profesionalekin harremanetan jarri ziren, eta zerbitzua abian jarri zuten". Gurutzetako Modulu Psikosozialaren sorrerari buruz mintzatu da Jose Ignacio Ibañez bertako psikiatra. Duela berrogei urte gertatu zen hori, artean Osakidetza sortu gabe zegoela. Orduz geroztik, ibilbide luzea egin du, eta beste hainbat alor eta paziente artatzen dituzte martxan dituzten programa anitzetan.
Murrizketak salatu dituzte Bizkaibusen
Ibai Maruri Bilbao
ELA sindikatuak salatu du Bizkaibus zerbitzua eskaintzen duten enpresek murrizketak egiten dituztela hainbat lanpostutan. Sindikatuko kide Gaizka Miguelek ohartarazi du ez dituztela betetzen informazio kabinetako langileen artean, tailer mekanikoetan, ikuskatze zerbitzuan eta administrazioan sortzen diren hutsuneak, besteak beste.
“Gehiago behar du”
Ibai Maruri Bilbao
Berez bi urterako martxan ipinitakoa, beste hamar urtez luzatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Joan den abenduaren 31n amaitu zen Enkarterri suspertzeko 2018-2019 Estimulu Plana. Eskualdeko ekonomia eta enplegua biziberritzeko osatu zuten. Eusko Jaurlaritzarekin, eskualdeko udalekin eta beste hainbat eragile sozial eta ekonomikorekin taxutu zuten. "Baina honekin ez da ezer amaitu. Hartutako neurrien eragina hemendik aurrera ere ikusiko dugu. Eta, gainera, jarraitutasuna emango diogu, eta hamar urteko iraupena izango duen plan estrategiko bat ipiniko dugu martxan", iragarri du Unai Rementeria ahaldun nagusiak.
Hego luzeagoak usoarentzat
Maite Asensio Lozano
Aldaketa betean da Bilboko aireportua. Aire trafikoaren hazkundeak eta araudi berriek ekarritako premiei erantzuteko, instalazioak eta zerbitzuak berrantolatuko ditu zuzendaritzak, eta, horretarako, azpiegitura handitzeko zenbait obra egitea aurreikusi du 2020ko plan gidarian. Besteak beste, aireportuari La Paloma izena jarri zion uso forma moldatuko dute: terminalaren eraikinari dike bat erantsiko diote; hau da, usoaren hegoetako bat edo biak luzatuko dituzte. Hainbat fasetan egingo dituzte handitze lanak, eta AENAk berak (Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa) finantzatuko ditu, baina oraindik ez dauka aurrekontu zehatzik.