Albisteak

Elikadura osasuntsuaren alde

Elikadura osasuntsuaren alde

​Herritarrek ekoizleen lana ezagutzeko eta ulertzeko gida bat kaleratu du Bizkaiko EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna sindikatuak: Elikatzeko gida osasuntsua, bidezkoa eta iraunkorra baserritar begirada batetik. Sindikatuaren arabera, «galdu» egin da elikagaien gaineko «burujabetza, kontzientzia eta kontrola», eta hori berreskuratzea du helburu. Ekoizleen esperientziak hartu ditu oinarri, eta lau ataletan banatu du dokumentua. Bizkaiko EHNEren...

Berba gehiago aurkitu ditu

Berba gehiago aurkitu ditu

​Bidaia bat da Hitzen bila erakusketa, Sonia Rueda (Barakaldo, 1964) artistaren hitzetan. Euskarazko berbak abiapuntu hartuta, hitzak, irudiak eta poesia uztartu ditu erakusketa bakarrean. Martxoaren 23ra arte ikusi ahal izango da, Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan. Erakusketarekin batera, Hitz polit gehiago liburua ere argitaratu du artistak. Egilearen Hitz politak liburua da erakusketaren abiapuntua (autopublikazioa, 2022). Euskara...

Bizkaiko sokatira taldeek eskolak emango dituzte herrialdeko hainbat ikastetxetan

Bizkaiko sokatira taldeek eskolak emango dituzte herrialdeko hainbat ikastetxetan

​Bizkaiko bederatzi ikastetxetan sokatira landuko dute, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioak sustatutako Bizkaian sokatira landuz proiektuari esker. 12-18 urte arteko ikasleentzat pentsatua dago, eta, guztira, 1.530 neska-mutilek hartuko dute parte. Federazioko presidente Juan Miguel Ranerok azpimarratu duenez, nazioarteko txapelketetan ohartu dira beste herrialde batzuek Bizkaiak ez duen harrobia dutela sokatiran. «Proiektu honen bitartez, gazteak...

Bizkaiko eraikinen edertzailea

Bizkaiko eraikinen edertzailea

​Dokumentuetan aipatzen zen murala, eta, haietan jasota zegoenari erreparatuta, adituek ondorioztatu zuten Daniel Zuloaga zeramikariaren (Madril, 1852-Segovia, Espainia, 1921) lanik inportanteenetako bat zela. Tomas Allende enpresariak Bilboko Indautxu auzoan zuen etxeko atondorako enkargatu zion lana Zuloagari, eta 1900. urtean kokatu ziren piezak; etxea eraitsi ostean, 1960ko hamarkadaren bukaeran, Lezamako beste eraikin batera eraman zuten horma...

Guggenheim: Urdaibaiko proiektua aurrerantz, eta, Bilbon, zuzendari aldaketa

Guggenheim: Urdaibaiko proiektua aurrerantz, eta, Bilbon, zuzendari aldaketa

​Aspaldikoa da Bilboko Guggenheim museoa Urdaibaira hedatzeko asmoa, eta, aurten, erakunde publikoek hauspoa eman diote egitasmoari: Gernika-Lumoko Dalia fabrika eraisteko lanak hasi zituzten ekainean. Inguruko bizilagun askok, ordea, ez dute proiektua nahi. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deituta, manifestazio zaratatsua eta jendetsua egin zuten urriaren 19an, Gernika-Lumon. Informazio falta salatu zuten, eta «inposatu» nahi duten «makroproiektua» geldiarazteko...

Bizkaiko bi emakume hil dituzte aurten

Bizkaiko bi emakume hil dituzte aurten

​Indarkeria matxista etengabe dago presente, urte guztiak blaitzen dituen bidegabekeria sistemiko bat da. Aurten ere, indarkeria matxistak makina bat zauri eragin du Bizkaian. Gizonek bi emakume hil dituzte 2024an. Uztailean, Eneritz Argintxona Erandioko bizilaguna hil zuten, Panaman. 30 urte zituen. Egun batzuk igarotzen ari zen han, Costa Rican boluntario ibili ostean. Uztailaren 23an, senideek desagerpena salatu...

Zerga erreforma datorren urterako utzi dute

Zerga erreforma datorren urterako utzi dute

​Bizkaian, zergen erreformarako akordioa egin dute EAJk eta PSE-EEk. Aurten, azkenean, ez da zerga erreformarik egongo. Urte amaieran aurkeztuko dituzte proposamenak, eta haien eragina 2026ko bilketan nabarituko dute, testuek datorren urtearen hasieran jasoko baitute Bizkaiko Batzar Nagusien onespena. 2020. urtetik dago zintzilik erreforma, baina COVID-19aren pandemiak, inflazio handiak eta hauteskunde zikloak bost urtez luzatu dute...

Eskultura lehen lerroan

Eskultura lehen lerroan

​Euskal artearen ikur nagusietako bat izan da eskultura urte askoan. Gaur egun ere artista askok lantzen dute adierazpide hori, baina arlo horretan dabiltzan sortzaileek uste dute euren lana eta izena ez direla horren ezagunak herritarren artean. Hutsune hori betetzeko asmoz, Eskultura Azoka antolatu du bigarrenez Eskuahaldunak eskultoreen elkarteak, Durangoko Gandarias aretoan. Euskal Herriko laurogei artistak parte hartu dute,...

Iurretako sator sortzaileak

Iurretako sator sortzaileak

​«Bazen behin sator bat hegan egin nahi zuena baina ez zuen lortzen eta bi hego egin zituen baina ez zekien maneiatzen». Charif Aomar Omarren (Iurreta, 2007) Sator hegalaria ipuinaren hasiera da. Iurretako Maiztegi herri eskolan Lehen Hezkuntzako bigarren maila ikasten ari zela, 2015eko Iurretako Literatur Lehiaketa irabazi zuen ipuin horrekin. Iurretako berbeta eta literatura: sator hegalariak...

Taxilarien lan osasuna bermatzeko, lanaldi murrizketa aldarri

Taxilarien lan osasuna bermatzeko, lanaldi murrizketa aldarri

​Badira 40 urte UPTA elkarteko (UGT) taxilariak euren lan baldintzak hobetzeko aldarrikapenak egiten hasi zirela. Gidarien atsedena bermatzeko arauak aldatzea izan da azken urteotako elkartearen xede nagusia, baina oraingoz ez dute emaitza handirik lortu. «Duela sei urte izandako negoziazioetan, astelehenetik ostiralerako lanaldia hamar ordukoa izatea lortu genuen —aurretik, hamabikoa zen—, baina guk bederatzi orduko lanaldia aldarrikatzen genuen orduan ere», azaldu du Txema...