Datuak urtea bukatu-takoan ematen dira, baina, iazko irabaziak kontuan hartuta, 2011n 77,34 milioi euro gastatuko dituela kalkulatu du. Izan ere, iaz 257,8 milioiren irabaziak izan zituen.
EGUR SEKTOREA BIDERATZEKO ESKEAN
Maderas de Lekeitio enpresako beharginek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Bizkaiko Foru jauregiaren aurrean, administrazio publikoek egurraren sektorea bideratzeko ahalegina egin dezatela eskatzeko. Lekeitioko enpresak lana erregulatzeko espedientea aurkeztu du, eta, ondorioz, abenduaren 31n itxi egingo dute. LABek salatu duenez, hainbat egur dago mendian —gainera, pinu hektarea asko publikoak direla dio—. Beraz, "badago aukera lanpostuei eusteko".
Ahotsenean Berri Txarrak taldea entzuten bildutakoak.
Asteazken arratsaldean aurkeztu zuen Berri Txarrak talde nafarrak bere azken lana Ahotsenean. Seguruena karpapean egindako ekitaldi jendetsuenetako bat izan da, 400 entzule inguru elkartu baitziren.
Azokan
MusikHerriaren standean txanda egiten, CDak saltzen eta egun osoa musikazalez inguratuta eman ondoren, gure trasteak hartu eta Ahotsenea gunera hurbildu ginen gure emanaldia baino ordu erdi lehenago. Betiko moduan arropaz aldatu, eta agertokia gorri-b...
Durangoko Merkatu plaza euskal eskulangileen bilgune
Urtero bezala, Liburu eta Disko Azokaren egunetan Euskal Denda irekita egon da Durangoko Merkatu plazan. Arbaso artisauen elkarteak antolatu ohi du urtero; aurten 16. ekitaldia du. Larunbatean ateak ireki zituenetik, makina bat lagun igaro da bertatik...
Etorkizunera kondenatuak
Durangoko Azokak 46 urte egin ditu aurten, eta nik 38 ditut. Horrek esan nahi duen gauza bakarra da azoka beti izango dela ni baino zaharragoa, gutxigatik bada ere. Ondorioz, eta zorionez, ez dut sekula batailatxorik kontatu beharko, esanez, adibidez, bion bizitzak beti bide paraleloetatik joan direla edo gure artekoa maitasun istorio sutsua izan dela. Errazagoa izango zait esatea Durangoko Azoka jaiota zegoela ni jaiotzerako, eta, urteroko zita honen garrantziaz ohartu nintzenerako, edozein ganadu-feria baino zerbait gehiago zela konturatu nintzenerako, izango zituela berak ia hogei urte lirain, eta nik ozta-ozta gaindituko nituela hamarrak, muki-jan betean, hor nonbait. Ez dut azokaren bilakaerari buruzko perspektiba garbirik, beraz, eta hobeto horrela, hobe dudalako neure buruaren bilakaerari buruzko perspektiba izatea, eta hala ere lanak.
Horrek behartu nau atzera begiratzera, inondik ere ez nostalgiaz, are gutxiago harrotzeko motiboz, baizik eta, izatekotan, esker onez. Eta atzera begiratu badut, da badirelako lau urte aurrera begiratzera kondenatuta nagoelako. Alaba nagusia jaio eta hurrengo egunean, lo gutxirekin eta pilatutako emozio askorekin, kotxean sartu eta irratia jarri nuen musika apur baten bila, eta botoiari eman eta kantuan agertu zitzaidan lehenengoa Gari izan zen, kondena horren berri emanez. Geroztik, badira lau urte, eta alaba nagusia lau aldiz joan da azokara, alaba txikia behin; bizitza osoa, beraz. Beharbada, eurek ere esango dute noizbait Durangoko Azokaren bilakaerak ez duela inongo zerikusirik izan eurekin, baina euren bilakaerak bai izan duela lotura ñimiñoren bat Durangoko Azokarekin.
38 urte izatea ez da inongo meritua, baina urteek aukera ematen didate zenbait oroitzapen gordetzeko: merkatuko plaza txikiegi hura, diskoak elizako arkupeetan, kokapen finkorik inoiz izaten ez zuen karpa hura, Euskaldunon Egunkaria-ren lehenengo alea azokara zihoan trenean irakurri nuenekoa, idazleak ezagutzea artean gaztetxoa nintzela, dirurik izan ez eta Susakoek oparitu zidaten liburua 1991n, lehenengoz stand baten atzean jartzea tokatu zitzaidanean 2000. urtean, nik al dakit zenbat oroitzapen. Atzera begiratu dut, bai, baina, niretzat, azoka aurrera begiratzeko motiboa da urtero, eta eskerrak ematekoa. Langile, sortzaile, erosle, antolatzaile, editore, kazetari eta gurpiltxo honek bueltaka segi dezan laguntzen duten guztiei. Eskerrik asko, era berean, Joxe Arratibeli, Juan Carlos Eguillorri, Xabier Gereñori, Aitzol Aramaiori, Bittor Kapanagari eta Antton Ezeizari, eurek ere lagundu digutelako (eta lagunduko) aurrera begiratzen. Eta eskerrik asko gurasoei, nireei adibidez, txikitatik eraman nautelako azokara, gaur niri alabak eramatea tokatzen zaidan bezala. Etorkizuna eraikitzea errazagoa da beti, norbaitek lana hasita utzi duenean.