TXISTUAREKIN, HISTORIARI GORAZARRE

Lopez Diaz III.a Bizkaiko Jaunak hiribildua sortu zueneko 725. urteurrena ospatzeko ekitaldietan murgilduta dabiltza Lanestosan. Hurrengoa biharko prestatu dute. Hain zuzen, udalak eta Piñaburu elkarteak txistularien alardea antolatu dute. 13:00ean hasiko da kontzertua, herriko plaza nagusian, eta Bizkai osoko 40 txistulari eta musikarik baino gehiagok parte hartuko dute. Musikariekin batera, Iñaki Lazkano tenore zallarra ere oholtza gainean egongo da. Dantzariak ere ez dira faltako. Izan ere, herriko dantza taldeak kontzertuaren bukaera aldera herriko dantza berezi bat dantzatuko du: lorez apaindutako uztai dantza.

Euskal espeleologoek alegazioa aurkeztuko dute

Eusko Legebiltzarrak babestutako natur guneetan harrobiak ezartzeko debekua bertan behera uzteko prozesua abiarazi du. Harrien ustiapena galarazten duen legea onartu zenetik (2010), harrobien jabeek kalte ordainak eskatu dizkiote administrazioari, eta...