Euskal Herrian araututa dago bilketa, Bizkaian izan ezik

Bizkaiko Foru Aldundiak oraindik ez du perretxiko bilketaren araudirik onartu. Baina Euskal Herriko gainontzeko herrialde guztietan bada bete beharreko baldintzarik. Zorrotzena Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan daukate. Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan debekatuta dago, lursailek jabea dutelako. Hala ere, arauak berak dio egunean bost kilo biltzea zilegi dela.

Gipuzkoan, bilketa askea da, natur parkeetan izan ezik: Aiako Harrian, Pagoetan, Aratz-Aizkorrin eta Aralarren mugatuta dago. Araban, bi kilo bil daitezke egunean. Amurriok eta Trebiñuk araudi berezia daukate. Nafarroan, kanpotarrek bost euro ordaindu behar dute, eta zortzi kilo baino ezin dituzte bildu.

NACHVILLE PUSSY-REN DOINUAK, ZUZENEAN

Rock doinuz bustiko dira Bilboko Kafe Antzokiko agertokia eta horma barruak datorren domekan. AEBetako Nachville Pussy taldearen kontzertua izango da, hain zuzen, etzi. Amerikako taldeak ohikoa duen zuzeneko ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dute 20...

Orduen

Badatoz ipar-ekialdetik lehenengo haize hotzak eta badaroez azkenengo haize epelak. Gaur dana ikusten dot baltz, eta ezkorra ekin eta ekin ibili jata, ezin izango dodala udagoienaren melankolia jasan eta erreteari itxi, laneko erritmoari eutsi, etxek...

PAUSOKA, MILIARAINO

Berangoko Nazioarteko Milia lehiatuko dute bihar arratsaldean. 16:40an hasiera emango zaion proban parte hartu nahi duenak gaur du izena emateko azken eguna. Berangoko kultur etxera jo behar da horretarako, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Kategoria ...

‘Marabillosu’

Ez dira ehun urte behar ehun gauza ikusteko", esan dit andreak, esaera zaharra ahoan. "Egunero alde guztietatik bonbak balira bezala erortzen dira notiziak. Irrati, telebista, egunkariek… ez gaituzte bakean uzten. Nazkatuta nago, odol, defizit eta tristura informazio bonbardaketa honetaz". Hala ere, ez duela ulertzen zergatik dabilen jendea hain triste azkenaldian, segitzen du esaten. Zergatik lagatzen dugun korronteak eraman gaitzan. Zergatik saminak kutsa gaitzan. Bera beti saiatzen dela irribarretsu erantzuten kaleko jendeari, zer pentsa ere. "Gerri eta mokorretik ez nabil hain ondo, baina burua beti tente".

"Ez dira ehun urte behar ehun gauza ikusteko. Are gutxiago orain Internet horrekin, ezta?". Arrazoia eman diot, notizien inflazioa dugula gaur egun. Jakin nahi ez ditugun kontuez ere enteratzen garela, Facebook, Twitter eta abarren bidez. Kontu garrantzitsuenak estaltzen dizkigutela hainbeste sasi-informazioz.

"Gerra aurretik jaio nintzen ni", jarraitu du berbetan. "1937ko apirilaren 3an zortzi urte nituen, eta oraindik gogoan dut Otxandion jausi ziren bonben durundia. Zortzi neba-arreba ginen eta ni zaharrena. Hamar urterekin hasi nintzen behiak gobernatzen. Gerra pasa duenak ez luke behar gaurko krisiaren beldurrik".

Orain alargun dagoela, ez duela irribarrea galdu, areagotu ez badu. Senarra aspaldi galdu arren, beste gauza asko irabazi dituela. Hamabi urte dituela bere kanarioak eta sei katuak. Beste zortzi katuri ematen dizkiola esne zopak egunero.

Duela hamarkada batzuk atzera eginez gero, tresna eta jantziek urteak irauten zutela eta orain hilabeteak baino ez. Nahiago dituela, beraz, gauza zaharrak, bera bezalakoak. Urteak labur eta egunak luze joan arren, umoreari beti eusten diola, laurogeita hiru urtean soinean eraman duen gauza iraunkor bakarra hori duela.

"Ez dut ulertzen zergatik dabilen jendea hain triste azkenaldian", errepikatzen dit irribarrez. "Zer 29ko edo 80ko krisi eta otxokuarto. Gerra pasa dugunok ez dugu krisiaren beldurrik. Nik orduan ikasi nuen zegoenarekin bizitzen, ederto asko".

Etorri bezala joan da irribarrez. Eta beste persona bat ekarri dit gogora andreak. Gazteagoa. Ondarroako kale estuenean, Ipitxi kalean, eskailerak igotzen topatu izan nuena azkenaldian.

Berrogeita hamahiru harmaila estu, gora eta beheranzko. Besterik ez du kaleak. Eta han ikusi nuen azken aldiz Aitzol Aramaio, zinemagilea. Beti eskaileran gora, kasualitatea. Beti irribarrea soinean.

Urrian 11tik 14ra bitartean ospatuko da Ondarroan haren omenez Marabilli sormen festibala. "Bizitxi marabilli re", gogora ekartzen zuen sarri, Aitzolek.

Pena, batzuetan ahaztu egiten zaigula. Eskerrak badugun nork oroitua.

Hamaika koloretako golak

Errekaldeko kiroldegian (Bilbo) futbol talde ugari entrenatzen da egunero. Astelehen, eguazten eta bariku iluntzeetan, ostera, sortu berri den klub bateko jokalariak futbol zelaiko jaun eta jabe bilakatzen dira: hiru kontinente eta hamaika herrialdeta...

Ez dute jokoz kanpo geratzerik onartzen

Bizkaian bada integrazioaren alde borrokan diharduen beste talde bat, kirola horretarako tresna aproposa izan daitekeela uste duena. Hori horrela, orain dela sei urte, Hegoak elkarteko kideek futbol taldea osatzea erabaki zuten, kirolean ere homofobia...

Auzoko jaietan, txapelketa eta txosna

San Frantzisko futbol taldearen proiektua martxan jarri zenetik, auzoarekin lotura estutzea izan da sortzaileen helburu nagusia. Bada, datorren urriaren 5, 6 eta 7an San Frantziskoko jaiak izango dira, eta klubak hainbat ekimen antolatzeko arpobetxatu...