LAN MERKATUA BRASILERA BEGIRA

Sao Paulo, Brasilgo hiri garrantzitsuenetarikoa, Latinoamerikako finantza gune nagusia dela iritzita, Bizkaiko enpresentzat merkatu oso interesgarria dela uste du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hori dela eta, enpresa misio batean abiatu dira bertara foru al...

35

Barakaldo antzokiko azken hiruhilekoko ikuskizunak. Barakaldo antzokian urteko azken hiruhilekoan 35 antzerki, musika eta dantza ikuskizun egingo dituzte. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak inauguratuko du 2012-2013ko denboraldia, datorren urriaren 6an.

Bilduk eta beste 15 taldek ez dute nahi Santurtzin uranioa deskargatzerik

Bilboko portua "Espainian erregai nuklearra zabaltzeko bide" gisa aukeratu zutela zioen albistea berehala zabaldu zen zenbait komunikabideren bitartez. Horrez gain, portu horretan bertan, lehenengoz, barruan 12 tona oxido uranio zeramatzaten kontainer bi deskargatu zituzten duela bi aste, handik Espainiako zentral nuklearretara bideratzeko.

Albiste horrek kezkatu egin ditu herritarrak, baita elkarte ekologistak, hainbat talde eta zenbait alderdi politiko ere. Hain zuzen, Santurtziko Bildu koalizioak atzo bertan praktika horren aurkako urgentziazko mozioa aurkeztu nahi zuen osoko bilkuran. Udalak, ordea, mozio hori atzoko osoko bilkurarako onartzeko modurik ez zegoela adierazi zuen, Bilduren arabera: "Ricardo Ituarte alkateak eta EAJko udal gobernuak ezetz erabaki dute, epeekin lotutako hainbat kontu legal eta administratibo argudiatuta", azaldu zuten astelehenean eman zuten prentsaurrekoan Imanol Urtiaga Santurtziko zinegotziak eta Asier Vega batzarkideak. Adierazi zuten legearekin lotutako kontu horiek "beste batzuetan" ez direla izan oztopo.

Bilduk gogora ekarri du Santurtziko portuan erregai nuklearra deskargatu eta handik Salamancara (Espainia) eramateak herrira merkantzia hori iristeaz gain berau garraiatzen duten kamioiak ere handik igarotzea dakarrela eta horrek "arriskua" sortzen duela "bai deskarga lanetan eta bai gure herriko errepideetan barrena egiten den garraioan ere".

Hori dela eta, atzo aurkeztu behar zuten proposamenaren bidez, besteak beste, Santurtziko Udalak "ezinegona" agertzea nahi zuten, ez diotelako jakinarazi Santurtziko portuan "material nuklearra" —uranio oxido aberastua— deskargatuko zutela, "horrek populazioarentzat dakarren arriskua kontuan hartuta".

Bestalde, udalak energia nuklearraren inguruan egindako akordio eta jarrera guztiak berrestea proposatu dute, "bereziki, Santurtzi udalerri ez-nuklearizatu gisa aurkezten duen adierazpena". Horrez gain, Santurtziko Udalak osoko bilkuran onartutako akordioa bermatzeko konpromisoa hartuko duela jasotzen du proposamenak. Batez ere, "inongo garraio erradioaktibo herrian barrena ez ibiltzea edo bertan aparkatzea".

Azkenik, Santurtziko Udalak konpromisoa hartu beharko luke, proposamen horren arabera, "beharrezko gestio guztiak" egiteko "eskura dituen baliabide guztiak erabilita, behar diren erakunde, enpresa eta agente guztiei interpelatuta, merkantzia nuklearrak edota populazioarentzat arriskutsuak izan daitezkeenak herrian ez jasotzeko edo handik ez garraiatzeko".

Eguzki ere, kontra

Bilduren akordio proposamen horrekin hamabost talde ekologista, auzo elkarte, alderdi politiko eta taldek egin dute bat. Besteak beste, Eguzki talde ekologista bat dator koalizioarekin. Talde horrek lehenago ere agertua zuen bere kezka. Haren arabera, "astakeria bat" da era horretako materialak Bilboko portura iritsi eta handik garraiatzea. Gogora ekarri du, batetik, portuko trafikoa handia dela —merkantzia zein pertsonei dagokiena— eta, bestetik, milioi bat biztanlez inguratuta dagoela. "Oso jarduera arriskutsua dela deritzogu, are gehiago jendea bizi den eremu batean".

Euskal Herrian zentral nuklearrik ez dagoenez era horretako merkantziarik ere ez dela behar deritzo Eguzkik. Erregai nuklearra zeraman konboiak igaro dituen herrietako asko "espazio ez-nuklearrak" direla eta "berriro ere" herritarren desioak urratu direla adierazi du. Horregatik guztiagatik, duela bi aste "sortutako arrisku egoera berriz sortzeko" eskatu du.

3,1

Artxandako tunelen ustiapenaren urteko kostua, milioitan. Bizkaiko Foru Aldundiak 3,1 milioi euro ordainduko dizkio urtean Artxandako tunelak kudeatuko dituen enpresari, zirkulazioa eta ordainsarien sarrerak edozein direla ere.

Karola guneko erantzukizunak argitzeko esan diote konpartsek oposizioari

Karola gunea estreinatu dute aurten Bilboko Aste Nagusian kontzertuak egiteko. Gehienezko ikusle kopuru bat ezarri zuen udalak leku horretarako, arriskuak saihesteko helburuarekin: 8.850 lagun. Handik gora ezingo zen beste inor sartu gune horretan. Eta egun batean baino gehiagotan muga horretara iritsi ziren. Kopurua beteta, segurtasuna bermatzeko arduradunek eremua itxi eta ez zioten utzi beste inori sartzen.

Iñaki Azkuna alkateak horren harira komunikabideetan egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte Bilboko Konpartsetako kideen artean. Azkunak esan du "izugarri zorrotza" izango dela "segurtasunaren alorrari dagokionez" eta segurtasunarekin lotutako txostenak eskatuko dituela proposatzen dizkieten kontzertu eta ekitaldi guneetarako. Izan ere, haren arabera, "Karolarekin beldur handia" pasatu du. "Sagutegi bat dela jabetu gara", dio alkateak. Toki hura, bada, 4.000 lagunentzako egokia dela iruditzen zaio, "lasai asko egoteko".

Horrez gain, oposizioko alderdiei leporatu die jai batzordean egon arren Karola guneak izan zitzakeen arazoei buruz ezer ez esatea. "Beraz, isil zaitezte, zuek ere badituzue zuen kontuak eta", esan die.

Konpartsak, haserre

Bilboko Konpartsak haserre azaldu dira eta oposizioko alderdiei iritzia emateko eskatu diete. Horretarako, idazki bat helarazi diete asteon bertan PP, PSE eta Bildu udal talde politikoei. Bertan esaten diete eurak eskura izango zutela Aste Nagusi aurretik udalak egin zuen kontzertuei buruzko segurtasun txostena —Bilboko konpartsek badute—. "Beraz, argi izango zenituzten gune horrek zituen mugak", esan diete.

Horrez gain, jai batzorde mistoan parte hartu zuten zinegotziek "argi eta garbi" azaldu zituzten kontzertuak egingo ziren lekuarekiko desadostasunak, idazki horrek berak jasotzen duenez. Erantzukizuna onartu ordez udala ardurak zabaltzen saiatzen ari dela deritzote, beraz.

5.000 lagunentzako osasun etxea Saralegin

BILBO. Bilbo Zaharrean osasun etxe berria inauguratu zuten joan den astelehenean. Saralegi plazan dago zentro berria, eta 300 metro koadro ditu. San Adrian eta Mesedeetako osasun etxeetako erabiltzaileak hartuko ditu, eta 5.000 herritarri emango die z...