@sarean

Bilbao Dendak elkarteko kide diren saltokiek Internetera jo dute, euren erakusleihoa sarean jartzeko. Bilbao Market atariari esker, bezeroek eskaintzak eta bestelakoak kontsulta ditzakete.

www.bilbaomarket.net. Erosketak egin, eta etxera bidaltzeko edo dendan jasotzeko eskaera egin daiteke jada.

Magnetofonotik Twitterrera

Andresek ezin du sinistu ere egin. Twitter bidez jarraitu du jokatzen ari den Bizkaiko bertsolari txapelketako finalaurrekoa. Bera bertsozale petoa, urte luzeetan hamaika plaza zapaldutakoa.Andresek esango luke aditu zuen lehen bertsoa irratiz aditu z...

Bizkaiko merkatariek ez dute bihar zabaltzeko asmorik

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako merkatariek baimena dute abenduko hiru domekatan —16an, 23an eta 30ean— eta Andre Maria Sortzez Garbiaren festa egunean —bihar— irekitzeko. Hala ere, Bizkaikoek ez dute asmorik, ez dutelako "errentagarri" ikusi. Merkataritza gune handiak ere bihar itxita egongo dira.

Irabazien %0,7 Caritasi emango diote Galdakaon

Gabonetako kanpainan hala eskatu duten Galdakaoko denda, taberna eta jatetxeek irabazten dutenaren %0,7 horko Caritasi emango diote aurten. Bezeroek kanpaina horretan parte hartzen ari direla jakin ahal izango dute, lokaletan hala baieztatzen duten ka...