Meatzarien ospitalea sortu zen urtea.

Meatzeetako istripuak zirela eta, Gallartako meatzarien ospitalea 1880.urtean ireki zen, Basurtukoa baino 20 urte lehenago. Galdamesko eta Zugaztietako ospitaleekin batera, Trianoko Meatzarien Ospitaleen sarea osatu zuen.

Gabon opariak

Maddi hipnotizaturik gelditzen da Gabonetako opariak agertzen diren telebistako iragarkiei begira. Maddik lau urte baino ez ditu, eta, bere gurasoen desesperaziorako, ezin da bost minutu geldi egon. Telebistan Gabonetako iragarkiak botatzen dituztenea...

530

Iaz Bilbon abandonatu ondoren aurkitutako txakurrak. Bilboko Udalak txakurrak ez abandonatzeko kanpaina abiatu du Gabonei begira. Iaz 530 aurkitu zituzten kalean, eta horietatik %54k ez zeramaten txipik. Aurkitutako erdiak euren jabeei bueltatu zizkieten.