LEJARRETA GOGOAN, BIZIKLETAZ, OIZEN

Hilabete da Iñaki Lejarreta Berrizko txirrindularia auto batek harrapatuta hil zenetik. Haren senide eta lagunek joan den asteburuan beste omenaldi bat egin nahi izan diote. Horretarako, Lejarretak diseinatutako mendi bide batean gora abiatu ziren hainbat eta hainbat txirrindulari. Domekan hotza zen nagusi inguruetan, baina Berrizera joandakoek ez zuten atzera egin. Agurra dantzatuz eman zioten hasiera saioari, eta ostean hasi zuten Oizerako martxa.

72

BECek iaz sortutako milioi euroak. BECek iaz burututako jardunak 72,05 milioi euro sortu zituen. 2.284 erakusle eta 1.026.820 bisitari izan zituen.