Urduñan, gizarte zerbitzuetara doazenen elikadura eskubidea bermatu nahi dute

Urduñan, gizarte zerbitzuetara doazenen elikadura eskubidea bermatu nahi dute

​Adingabeen zentro batean egondako sei gazte Zapalan elkarteak Urduñan duen harrera pisu batean bizi dira 18 urte bete zituztenetik. Elikadurari buruzko proba batean hartu dute parte. Bost hilabetez, ohiko jatekoa barik, ekologikoki ekoitzitako baserritarren produktuak jan dituzte, eta frogatu dute haien osasunean eragin positiboa izan duela aldaketak. Horregatik, gazte zaurgarri horientzat bezala, gizarte zerbitzuetako erabiltzaile guztientzat halako elikadura bermatzeko programa...

Zimurrek edertutako jaialdia

Zimurrek edertutako jaialdia

​Zahartzaroa gai tabu bat da askorentzat. Zahartzearen irudi negatiboa zabalduta dago gizartean, oro har, eta, fikzioaren bitartez, adintzearen eta zaharren inguruko iruditeria berriak sortzen saiatzen badira ere, aspaldiko estereotipoetara jotzeko joera dago kasu gehienetan. Errealitate horri buelta emateko asmoz sortu dute Silver Film Festival zinema jaialdia, Bilbon. Adineko pertsonak jartzen ditu erdigunean, eta zaharrak eta zahartzaroa modu askotara irudikatu daitezkeela erakutsi gura dute....

Udal berria herri zahar baterako

Udal berria herri zahar baterako

​Usansolo ez zen sortu 2022ko azaroan, Bizkaiko Batzar Nagusiek segregazioa onartu zutenean. Usansolo ez zen sortu 2022ko martxoan, herritarrek udalerriaren independentziaren alde bozkatu zutenean, %81eko emaitza eztabaidaezina lortu zutenean. Usansolo udalerri independente izateko nahia aurretik dator. Horren erakusle dira 1987an eta 2014an egindako herri galdeketak. Bizkaiko Batzar Nagusiek eskaera onartu zuten arren, Usansolo iazko abenduaren 28an bilakatu zen administratiboki Bizkaiko 113....

Proiektu estrategikoen berpizkundea

Proiektu estrategikoen berpizkundea

​Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako lasterketa hasi berri da, eta kajoian gordeta zeuden proiektuak atera eta haiei hautsa kentzeko momentua heldu dela erabaki dute gure gobernuek. Horien artean, Bilboko Metroaren 4. linearen proiektua; 2009. urtetik Bilboko Udalaren, foru aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren mahai gainean egon arren, izkina batean utzita omen dago. 2019-2023 agintaldiko Bilboko Udaleko azken osoko bilkuran, Bilboko Hegoaldea Bizirik plataformakoek,...

Buru politiko, ekonomiko eta soziala

Buru politiko, ekonomiko eta soziala

​Balea, arrantzaleak, pinaza eta legenda: Bermeo caput Biscaiae. Hori ikusten da gaur egunera ailegatu den Bermeoko Kontzejuaren —udalaren— zigilurik zaharrenean. Nafarroako Artxibo Orokorrak gordeta daukan XIII. mendeko agiri batean dago. «Dokumentu zibila da. Bermeoko Kontzejuak eman zuen baimena Bermeoko hiru prokuradore Hondarribira [Gipuzkoa] joateko, bilera garrantzitsu batera», azaldu du Asier Romero historialariak. Bermeo caput Biscaiae; hau da, Bermeo Bizkaiko buru edo...

«Eskaintzen ditugun zapatak aspaldian ikusi ez diren horietakoak dira»

«Eskaintzen ditugun zapatak aspaldian ikusi ez diren horietakoak dira»

​Kazetaritza izan du urte luzez ogibide Iker Udaondo bilbotarrak; modak, baina, arreta eman dio gaztetatik. Duela bederatzi urte, zehazki, bide horri jarraitzea erabaki, eta Customeus atelierra ireki zuen Bilbon. Kaleko zapaten diseinuak sortzen zituen hasieran, baina laster deskubritu zuen nahiago zuela ezkongaientzako eta horien gonbidatuentzako zapatak neurrira diseinatu. Zerbitzu hori eskaintzen du oraindik ere, eta, haren «proposamen berritzaileari» esker, ekintzaile...

Hiriburu baten birika nagusia den parkea

Hiriburu baten birika nagusia den parkea

​Bilboko Abando auzoko Casilda Iturrizar parkea 1920an inauguratu zuten, eta ikur bat da Bizkaiko hiriburuan. 85.000 metro koadro zituen hasieran, eta 2006an beste 30.000 gehitu zizkioten. 115.000 metro koadroetan, 885 zuhaitz ditu, 71 espezietakoak. Bilboko Turismoaren Bulegoak «hiriaren birika nagusia» dela dio. Egunero milaka bisita jasotzen ditu. Bilboko parkerik garrantzitsuena da Casilda Iturrizar. Monumentuak, pieza arkitektonikoak eta aintzira bat aurkitu...

Aldarrikapen itxurako urteurrena

Aldarrikapen itxurako urteurrena

​Euskal dantzek indar berezia izan dute betidanik Euskal Herrian. Komunitatea sortzeko eta herria bizirik dela aldarrikatzeko balio izan dute, baina, urtetik urtera, haien balioa galduz joan da pixkanaka-pixkanaka. Egoera hori iraultzeko asmoz, urte osorako ekitaldi andana prestatu du Getxoko Itxas Argia dantza taldeak. 60 urte bete ditu aurten, eta herrian ikusgaitasuna berreskuratzeko baliatu nahi dute urteurren biribila, beste kontu batzuen artean. Euskal dantza...

Zallan su hartutako basoa birlandatuko dute Gurutze Gorriko ehun boluntariok

Zallan su hartutako basoa birlandatuko dute Gurutze Gorriko ehun boluntariok

​Duela bi urteko urriaren 23an, San Severino jaietako egun handian, Balmasedako eta Zallako basoko laurehun hektarea baino gehiago erre egin ziren, Bizkaiko azken hiru hamarkadetako suterik handienean. Orain, CO(mpensa)2 proiektuarekin bidez, eta Zallako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Gurutze Gorria hasiko erretako eremuak basoberritzen, «erakunde humanitarioaren jarduerak sortutako berotegi efektuko gasen isuriak konpentsatzeko». Martxoaren 16an, zapatuz, Gurutze Gorriko ehun...

Euren hilobian segitzea helburu

Euren hilobian segitzea helburu

​Eusko Gudarosteko Zubiaur konpainiako gudariak izan ziren Paulino Beraza Madariaga, Felipe Elorriaga Larrea, Blas Larrazeleta Inunziaga, Juan Zabala Loza, Ambrosio Etxebarria Uriarte eta Jose Txintxurreta Zamakona. Sortzez Begoñakoak (Bilbo) ziren seiak. Zirardamendi mendiko batailan hil zituzten, 1936ko irailaren 25ean, Elgoibarren (Gipuzkoa). 1982tik, Bilboko udal hilerrian daude, Derion, Pikaza familiak utzitako hilobian. Bilboko Udalak 90 urterako adjudikatu zion hilobi hori Pikaza...