«Trantsizio ekosozial bat bultzatzeko, puzzleko pieza oso garrantzitsua da energia komunitatea»

«Trantsizio ekosozial bat bultzatzeko, puzzleko pieza oso garrantzitsua da energia komunitatea»

​Klima, ingurumen eta energia krisien ondorioz, lehen lerroan jarri dira azken urtean energiari buruzko gaiak. Jakinik Euskal Herria kanpoko energia iturrien «menpeko» dela, tokiko energia komunitateak bultzatzen ari dira azkenaldian, eta horren erakusgarri da Uribe Butroeko energia komunitate sortu berria. Butroi Bizirik Trantsizioan taldearen proiektua da, eta bertako kideetako bat da Eneko Olabarrieta (Gamiz-Fika, 1987). Lehen urratsak egiten hasi dira,...

Jauntxoen esku geratu zen babeslekua

Jauntxoen esku geratu zen babeslekua

​Izenak berak ematen du eraikinaren lehen arrastoa: Muntsaratz familiaren dorretxea da. IX. mendean eraiki zuten, gotorleku gisa, baina XVI. mendean jauregi bihurtu zuten, gotorlekuak debekatu baitziren. Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzakoa da, eta, gaur egun, Hazi fundazioaren egoitza dago bertan. Abadiñoko herrigunetik hiru kilometrora dago dorretxea, Muntsaratz auzoan, Zumelegi ibaiaren alboan. Egungo egitura Errenazimentu garaikoa da. Hasieran, bandokideen arteko liskarretatik, borroketatik...

Mutualistek murrizketa eginda jasoko dute zirriborroa

Mutualistek murrizketa eginda jasoko dute zirriborroa

​Martitzenean hasiko da 2023ko errentaren aitorpen kanpaina Bizkaian, eta ekainaren 28ra arte iraungo du. Azken urteetako ereduari eutsi dio Bizkaiko Foru Aldundiak, eta aurrez aurre, telefonoz eta Internetez egin ahal izango da. Foru Ogasuna martitzenetik bertatik hasiko da zergapetuei zirriborroak bidaltzen, eta apirilaren 22rako bidalketak amaituta egotea espero du; Bizkaia.eus/eu/errenta-bizkaia web orrian eta aplikazioan egunean bertan egongo dira eskura. Itxaso...

Hamaika modu, plan bakarra

Hamaika modu, plan bakarra

​Berrogei urteko lehortearen ondoren, athleticzaleek aspaldian baino gertuago ikusten dute gizonen taldeak Espainiako Kopa irabazteko aukera —andreek 2014an irabazi zuten azkenekoz—. 2009tik, bost final jokatu dituzte gizonek, eta guztiak galdu; baina, oraingoan, gailentzeko aukera dutela iradokitzen dute gabarraren planifikazioak, Bizkaiko kale eta balkoiak bete dituzten bandera mordoak, eta leku publikoetan ipinitako dekorazioak. Egunotan herrialde historikoa aztoratuta dabil, biharko Athletic-Mallorca finalaren...

Udalarekin, girorik ez

Udalarekin, girorik ez

​Heldu da eguna, final handiaren atarian gaude! Herriaren opioa omen da futbola batzuentzat, eta beste askok erlijiotzat dute. Ez dut uste nire kasua denik. Txiki-txikitatik izan naiz athleticzalea, eta aitari esker egin nintzen bazkide, duela 25 urte inguru. Jarrera muturrekoak, baina, ez ditut gustuko, eta futbolaren inguruan sortu diren eskandaluzko zifra eta soldatekin oso kritikoa naiz. Baina ezin uka fededun...

Gabarra: buruhauste handi eta gozo hori

Gabarra: buruhauste handi eta gozo hori

​Bilbo inguruan jende askok aipatu nahi duen hitz bat dago: gabarra. Athleticzale asko sinetsita daude zorte txarra ekarriko duela apirilaren 6ko Espainiako Kopako finalaren osteko balizko ospakizunen ikur den atoia izendatzeak, irabazi aurretik ospakizunetan pentsatzen jartzeagatik. Sineskeriek, baina, ezin dute inprobisaziorik eragin, eta itsasadarrean arduraren bat duten erakunde eta agintaritzak aspaldi hasi ziren desfilean pentsatzen. «Jendeak uste du ontzi bat...

«Antiespezismoa borroka politikoa da: diskriminazioa salatzen ari dira»

«Antiespezismoa borroka politikoa da: diskriminazioa salatzen ari dira»

​Jaietan animaliak erabiltzeari uztea: hori da Bilboko mugimendu antiespezistak dituen jomugetako bat. Aurrekari indartsuak dituzte, Irene Barañano (Laudio, Araba, 1998) EHUko doktoregaiaren eta Piztiak konpartsa antiespezistako kidearen hitzei erreparatuta: mende aldaketan, zezenketen kontrako mugimenduak hauspoa hartu zuen Bilbon, eta makina bat ekintza eta manifestazio egin dituzte bi hamarkadatan. Hiribilduko mugimendu antitaurinoaren historiaz mintzatu zen Barañano joan den astean, EHUk antolatutako...

Autogestioari esker egin du aurrera

Autogestioari esker egin du aurrera

​Lehen begiratuan pizten du arreta Gernika-Lumoko Astrak: herri erdigunera bidean dago, eta kolore biziz betetako eraikin handi bat da. 2.000 metro koadrotik gora hartzen ditu, hiru solairu ditu, eta denentzat zabalduta dagoen kultura sormenerako lantegi bat da gaur egun. Ricardo Bastida arkitektoak eraiki zuen, 1916an. Hasieran, arma fabrika bat zen, eta makineria ekoizten zuten. Frankistek estrategikotzat jo zuten, eta 1937ko...

Euskal kirolak gal ez daitezen

Euskal kirolak gal ez daitezen

​Bizkaian herri kirolak, arrauna eta esku pilota sustatu nahian abiatu zuten Sustabiz fundazioa, duela urtebete. Geroztik, lan asko egin dute fundazioa ezagutzera emateko, eta herritarren erantzuna «bikaina» izan dela nabarmendu dute fundazioko kideek: «Gure aurreikuspenak %100 betetzen ari garela sentitzen dugu, eta, bide horretan, zaleek ere asko lagundu gaituzte». Aurrera begira, ez dute geldirik egoteko asmorik, eta horren erakusgarri izango...

Bilbobusen 2030 Agenda

Bilbobusen 2030 Agenda

​Bilbobuseko langileak greba mugagabera deitu dituzte apirilaren 9tik aurrera. Lan ituna berritzeko zerbitzua berrantolatu behar dela diote. Bilboko Auzo Elkarteek 27 urte daramatzate Bilbobusen maparen berrantolaketa eskatzen, eta langileekin batera egindako aldarrikapena dela. Bilboko Metroaren lehen eta hirugarren lineak martxan jartzearen ondorioz, udal gobernuak ere behin baino gehiagotan adierazi du autobusen ibilbideen mapa egungo errealitatera egokitu behar dela. Gauzak horrela, 2018....