Sailkatugabeak

Simon Bolivar museoa

Helbidea. Errementarikua baserria. Beko kale, 4. Ziortza-Bolibar.Ordutegia. Martitzenetik barikura: 10:00-13:00. Zapatu eta domeketan: 12:00-14:00.Sarrera. Doakoa.Kontaktua. 946-16 41 14. info@simonbolivarmuseoa.com.Web orria. Simonbolivarmuseoa.com.

Omenaldia

Andoainen (Gipuzkoa) oroituko dute gaur Joan Mari Torrealdai, Martin Ugalde kultur parkean. Jardunaldia. Joan Mari Torrealdairen ekarpena alorrez alor (10:00-13:00): • Dabid Anaut: Torrealdai: euskara eta euskalgintza. • Xabier Eizagirre: Torrealdai: liburugintzaren ikerketa. • Lourdes Otaegi: Torrealdai: liburua eta zentsura. • Imanol Murua: Torrealdai: euskal kazetaritza. Omenaldi ekitaldia (17:30). • Mikel Urdangarin. • Hitzartzea: Paulo...

Enkarterrin, zerbitzu berriak mankomunitatera

Enkarterriko Udalen Mankomunitatea eraldaketa prozesuan dago. Urtea bukatu aurretik eskumen edo zerbitzu berriak izango ditu. Orain arte, gizarte zerbitzuen, euskararen, ingurumenaren, berdintasunaren eta tokiko garapenaren arloan egiten izan du lan. Abendutik aurrera, ekonomiaren garapena, turismoa, enplegua, eta, besteak beste, ekonomiaren garapena, turismoa, enplegua, lanbide heziketa eta enpresei laguntzea ere bere egitekoak izango dira. Kide berria...

Aniztasunaren ikusmira egitarauan

Krisiak behar berriak ekarri dituelakoan, horientzako gune ere izango da Iraultza Txikien Akanpada. «Borroka guztiei erantzun nahi diegu, aniztasun horretan asko islatuko da gaurkotasuna. Aniztasuna izan da egitaraua zehazteko izan dugun irizpide bakarra». Aniztasuna, ez bakarrik borroka ildoen perspektibatik; adina, behar eta zaintza perspektibatik ere bai. Umeentzako lotu duten egitarau berezia da horren erakusle. «Kide...

Abusuko auzokide bat kaleratze arriskuan dagoela salatu dute

P. Azpillaga Diez Bilbon, Abusuko Olatxu auzoan bizi den emakume bat da Joaqui. 60 urtetik gora ditu, eta alabarekin eta bi ilobekin bizi da. Laurak etxetik kaleratzeko arriskuan daude. Hain zuzen ere, asteazkenean zuen Joaquik etxetik joateko agindua, baina, haren egoera zaurgarria dela eta, epaileak atzeratu egin du etxegabetzea. “Orain hilabete bat gehiago daukagu Joaquiren...

Prozesua

20 urtetik gora daramatzate Usansolon Galdakaotik desanexionatzeko eskatzen. Orain arteko ibilbidea • 1980ko hamarkadan, Usansolon ez zeuden pozik Galdakaoko Udalaren arretarekin. Desanexiorako mugimendua sortu zen. • 1987an egin zuten lehen galdeketa. %85 azaldu ziren Galdakaotik bereiztearen alde. • Galdakaoko Udalak eskatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak Usansolo ekonomikoki bideragarria izan zitekeen ikertu zuen. Baietz ebatzi zuten. •...

Bizkaian barrena, Santiagora joateko

Bizkaian barrena, Santiagora joateko

Goi Erdi Aroan Santiago de Compostelara joateko sortu ziren bideetan zaharrena da kostaldeko edo iparraldeko bidea. Bizkaian bost etapa ditu. Bilbon hegoaldera desbideratuta, mendialdeko bidea ere har daiteke.

10, doako aterpetxeak

Bizkaian zortzi aterpetxe publiko daude, Bizkaiko Santiago Bideen Lagunak elkartekoek kudeatuta: Markina-Xemeingoa, Gernika-Lumokoa, Larrabetzukoa, Lezamakoa, Bilbokoa, Barakaldokoa, Portugaletekoa eta Muskizkoa. Horrez gain, doako beste bi daude, Elizarenak: Bilboko Begoñako Gurutze Santuaren parrokiakoa eta Ziortzako monasteriokoa.

Euskal Encounterreko egitaraua

Igandera bitartean hamaika ekintza eskainiko ditu Encounterrek BECen. Gaur 10:00. Modding Show. 12:00. Twitch programaren hasiera. 12:00. 3D Inprimagailu Granjaren hasiera. 12:00. Deadline: Fast Music, Fast GIF eta Argazki Lehiaketa. 16:00. Open LED Race. 16:00. Arduinori buruzko lantegia: hastapenak. 16:00. Fast 3D. 17:00. Fast 2D. 18:00. Modding Show. 19:00. Deadline: Open Game Compo. 19:00. Deadline:...

Maider Eguren: “Ez dugu ez diru, ez trenik nahi. Ez dugu inora azkar joan nahi; lasai bizi nahi dugu”

Maider Eguren: “Ez dugu ez diru, ez trenik nahi. Ez dugu inora azkar joan nahi; lasai bizi nahi dugu”

Maialen Arteaga Maider Eguren (Atxondo, 1986) abiadura handiko trenaren aurkako plataformakoa da. AHTaren obren ondorioz familiako hainbat lur kendu zizkieten. Orain, obrak hasi dituzte Atxondon, eta Egurenek uste du kanpaldiak indarrak hartzeko balioko diela. Lursail batzuk desjabetu zizkizueten zuen familiari. Zer gertatu zen? Hainbat lur kendu dizkigute, baina bat bereziki latza izan zen. Gutun bat...