Aniztasunaren ikusmira egitarauan

Krisiak behar berriak ekarri dituelakoan, horientzako gune ere izango da Iraultza Txikien Akanpada. «Borroka guztiei erantzun nahi diegu, aniztasun horretan asko islatuko da gaurkotasuna. Aniztasuna izan da egitaraua zehazteko izan dugun irizpide bakarra». Aniztasuna, ez bakarrik borroka ildoen perspektibatik; adina, behar eta zaintza perspektibatik ere bai. Umeentzako lotu duten egitarau berezia da horren erakusle. «Kide batzuk militantziatik urrundu behar izaten dira guraso bilakatzen direnean. Behar horri ere erantzun behar zaio. Umeak ez badaude gure paradigma iraultzailean, nora goaz?»