Sailkatugabeak

10. urteurreneko kontzertua

Behotsik orkestrak bihar ospatuko du 10. urteurreneko kontzertua, Bilboko Euskalduna jauregiko auditoriumean, 19:30ean. Programa • Agur jaunak. Herrikoia. • El Caserio-ren bigarren aktuaren preludioa. Jesus Guridi. • Sinfonia Ren: lehen atala. Juan Crisostomo Arriaga. • Eusko Irudiak: lehen atala. Jesus Guridi. • Baga, biga, higa. Mikel Laboa. • Bizkaia Maite. Benito Lertxundi. • Furra furra....

Foru Aldundiaren planeko neurriak

Lehen sektorearen krisiari aurre egiteko plana onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Orain indarrean jartzeko hamar neurri zehaztu dituzte, eta epe ertaineko erronkak aztertzeko foroa sortuko dute. Guztira, ia 1,9 milioiko aurrekontua du. “Lehen sektorea indartu behar dugu, landa eremua berak zaintzen duelako eta bertoko produktuen beharrizana dugulako”, esan du Unai Rementeria ahaldun nagusiak. LUZE GABEKO...

EtxeTIC zerbitzuak 160 erabiltzaile dauzka

Mendekotasun egoeran daudenei arreta etxean emateko EtxeTIC programak 160 erabiltzaile dituela iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak. Zerbitzua Bilboko Etxaniz egoitzan dago duela bi urtez geroztik.Helburua da mendekoak eta horien zaintzaileak etxean ge...

Egunez egunekoa

SOPELA. San Pedro jaiak ospatzen dabiltza Sopelan; joan den domekan, Egun Morea egin zuten txosnagunean, baina bertan behera utzi zuten Virgin Mari DJ Set taldeko kideek hainbat eraso matxista sufritu zituztelako. Itxi egin zuten txosnagunea. Gaur, 22...

Lorea Argarate: “Maurizia asko daude Euskal Herrian, eta hori islatu nahi dugu”

Lorea Argarate: “Maurizia asko daude Euskal Herrian, eta hori islatu nahi dugu”

O. Enzunza Mallona Eva Gutierrezekin batera hasi zen Lorea Argarate (Bilbo, 1990) DJ munduan murgiltzen. Las Tea Party bikotea osatu zuten, eta Euskal Herrian iraultza txiki bat eragin zuten musika elektronikoa giro herrikoietan sartuta. Oraingo honetan, beste urrats bat egin, eta #Mauriziakezdauinorhil proiektua sortu du, Ines Osinaga, Olatz Salvador eta Itziar Garalucerekin elkarlanean. Maurizia Aldeiturriagaren...

Elorrioko Balendin Berriotxoa museoa

Helbidea. Elizburu, 4. Elorrio.Ordutegia. Bisitatzeko ordua hartu behar da aurretik, turismo bulegoan edo gidariari deituta.Sarrera. Doan.Kontaktua. 94-682.01.64 edo 669-37.80.97 (gidariarena).

Hiru hautagaiak

JON URIARTE Nor da. Deustuko Unibertsitatean enpresa ikasketak egin zituen Jon Uriartek (Bilbo, 1978). Hiru hautagaietan euskaldun bakarra da. Besteak beste, Morgan Stanleyko analista izan zen, Londresen. Etxera bueltan, 2010ean, Ticket-bits ticketing enpresaren sortzaileetakoa izan zen. Sare sozialetan babes handien lortu duen hautagaia da, batez ere, bazkide gazteenen artean izan duelako harrerarik onena. Bermeak: 6.041....

(Iritzia) Edozer gerta daiteke

Ramon Basaldua
Heldu da eguna. Athleticeko bazkideek klubeko presidente berria aukeratuko dute gaur, kanpaina luze baten ostean. Barkalak, Aretxabaletak zein Uriartek gidatutako hautagaitzek proiektu sendoak aurkeztu dituzte, eta garbi geratu da lan ha...

Motzean

Bertso eskolatan ibili zinen. Bertsotan ere irakaskuntza aldarrikatzen duzu, ezta? Bertsoa sormenarekin lotzen dut, eta uste dut sormena derrigorrezko irakasgaia izan beharko litzatekeela eskolan. Bertsoak balio du jendaurrekoa lantzeko eta lotsa kentzeko, baita dibertsiorako ere, eta hori garrantzitsua da edozer gauza ikasteko. Plazetan ere aritu zinen kantuan. Emakume bakarra nintzen. Ate bat izan naiz beste...

Bilboko Solokoetxeko igogailua, itxita

Bilbon 87 urtean Zazpikaleak eta Iturribide lotu dituen Solokoetxeko igogailua itxi egin dute. Joan den domekan itxi zuten 1935az geroztik martxan egon den zerbitzu hori. Hura kudeatzen zuen enpresak Eusko Jaurlaritzari esan dio zerbitzua defizitarioa dela. Jaurlaritzak iragarria zuen igogailua Bilboko Udalaren esku uzteko asmoa. Asier Abaunza zinegotziak esan duenez, Solokoetxeko igogailuak ez du inongo...