EtxeTIC zerbitzuak 160 erabiltzaile dauzka

Mendekotasun egoeran daudenei arreta etxean emateko EtxeTIC programak 160 erabiltzaile dituela iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak. Zerbitzua Bilboko Etxaniz egoitzan dago duela bi urtez geroztik.

Helburua da mendekoak eta horien zaintzaileak etxean geratu ahal izatea adituen kontrolpean dauden bitartean. Monitorizazio sistema bat darabilte horretarako. Batzuentzako eta besteentzako babes planak eskaintzen dituzte; besteak beste, ariketa fisiko eta mentalak egiteko entrenamenduak eskaintzen dizkiete edota eguneroko lanak gauzatzeko errutinak. Horrez gain, aholkuak ematen dizkiete.

Online aukera eta aurrez aurrekoa uztartzen ditu programak. Aurrera begira Etxebarrin, Zallan, Basaurin eta Mungian ezarri nahi dute zerbitzua.