Bilboko Solokoetxeko igogailua, itxita

Bilbon 87 urtean Zazpikaleak eta Iturribide lotu dituen Solokoetxeko igogailua itxi egin dute. Joan den domekan itxi zuten 1935az geroztik martxan egon den zerbitzu hori. Hura kudeatzen zuen enpresak Eusko Jaurlaritzari esan dio zerbitzua defizitarioa dela.

Jaurlaritzak iragarria zuen igogailua Bilboko Udalaren esku uzteko asmoa. Asier Abaunza zinegotziak esan duenez, Solokoetxeko igogailuak ez du inongo baliorik arkitekturari dagokionez, eta iragarri du Solokoetxekoa ordezkatzeko bi igogailu publiko berri egingo dituztela. Bien bitartean, autobus bat jarri dute igogailuak egiten zuen ibilbidea egiteko. Auzotarrak elkartzen hasi dira erabakiari erantzuteko.