Sailkatugabeak

Garrantzitsua eta hobetu beharrekoa

Real Automovil Club Vasco Navarro elkarteak uste du AP-8ak ekarpen handia egin duela. Hala ere, gabezia batzuk ikusten ditu mantentze arloan; batez ere, bidesari bat dagoela kontuan hartuz.

Baldintzak

Landa garapenerako Urkiola elkarteak Haztegia programa abiatuko du Durangaldean, eta, hartan izena emateko, honako irizpide hauek hartuko dituzte kontutan, besteak beste: 1. Baratzezaintza ekologikoaren inguruko gutxieneko gaitasunak izatea, eta, horrekin batera, baratzezaintza ekologikoan esperientzia izatea. 2. Gutxi gorabeherako enpresa plan bat idatzita edukitzea; ez du zertan guztiz osatuta egon. 3. Durangaldean erroldatuta egotea, edo egoitza...

6.100 euro: gazta erdiagatik ordaindutakoa

Astelehena izan zen urriko azkena, eta jendetza elkartu zen Gernika-Lumoko azokan: 125.000 lagun. Mutrikuko (Gipuzkoa) Beñat Egañaren gaztak irabazi zuen txapelketa: 6.100 euro ordaindu du Gernikako Mil Colorado jatetxeak haren erdiagatik.

Ehun bat saltoki izango dira bihar eta etzi Zamudion

Pandemiak eragindako urte biko etenaren ondoren, Zamudioko azoka nagusia egingo dute asteburuan, San Martin jaien aitzakian. Ehun bat erakusmahai egongo dira bihar eta etzi, Txorierriko eta Bizkai osoko baserrietako produkturik onenekin. Horrez gainera, bihar, txokolate, gozo eta artisau lanen azoka ere egingo dute; Euskal Herri osotik iritsitako 50 bat ekoizlek hartuko dute parte. Etzi, ostera,...

Bilboko katedrala

Helbidea. Santiago plaza. Bilbo. Ordutegia. Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 18:00etara. Sarrera. Bizkaitarrak, Donejakue bideko erromesak, elbarriak eta 13 urtetik beherakoak, doan. Gainontzekoek, katedrala eta San Anton eliza ikusteko, sei euro. Kontaktua. 664-60 55 88. Web orria. Catedralbilbao.com.

Udazkena, arriskutsuena

Irailetik apirilera izaten da Bizkaian baso suteen arriskurik handieneko garaia, landareek neguko etenaldia hasten dutelako. Egunotako hego haizeak eta sikateak arriskua handitu dute.

Motzean

Zer eskaintzen du zinemak? Ikuspegia zabaltzeko aukera ematen du, eta, askotariko pelikulak ikusiz, mundu desberdinak ezagutzen laguntzen du. Film bat? Ezinezkoa egiten zait bakarra aukeratzea; pelikula asko daude. Baina, oro har, pelikula klasikoak ditut gustuko. Oso aktore onak daude: John Ford, Ingrid Bergman… Horrez gainera, asko gustatzen zaizkit Martin Scorsese eta Francis Ford Coppola zinema...

Organikoarekin biogasa egingo du diputazioak, Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak biogasa sortu nahi du hondakin organikoekin. Haren aurreikuspenak betez gero, 2030ean 59.050 tona hondakin organiko bilduko lirateke urtean —hau da, hondakin guztien %44—. Gaur egungo konpostatze plantak ez dira hainbeste tona tratatzeko gai: 6.000 jaso ditzakete eskualdeetako hiru plantek eta 12.000 Bilboko Artigasen dagoen Bizkaiko Konpostegiak. Horregatik bilatu dute organikoarentzako beste irtenbide...