6.100 euro: gazta erdiagatik ordaindutakoa

Astelehena izan zen urriko azkena, eta jendetza elkartu zen Gernika-Lumoko azokan: 125.000 lagun. Mutrikuko (Gipuzkoa) Beñat Egañaren gaztak irabazi zuen txapelketa: 6.100 euro ordaindu du Gernikako Mil Colorado jatetxeak haren erdiagatik.