Ehun bat saltoki izango dira bihar eta etzi Zamudion

Pandemiak eragindako urte biko etenaren ondoren, Zamudioko azoka nagusia egingo dute asteburuan, San Martin jaien aitzakian. Ehun bat erakusmahai egongo dira bihar eta etzi, Txorierriko eta Bizkai osoko baserrietako produkturik onenekin. Horrez gainera, bihar, txokolate, gozo eta artisau lanen azoka ere egingo dute; Euskal Herri osotik iritsitako 50 bat ekoizlek hartuko dute parte. Etzi, ostera, 18. Bizkaiko Lumusin Behien Txapelketa egingo da.

Arrietan ere asteburu honetan hasiko dira San Martin jaiak, eta etzi goizean egingo dute lehen sektoreko produktuen azoka.