Motzean

Zer eskaintzen du zinemak? Ikuspegia zabaltzeko aukera ematen du, eta, askotariko pelikulak ikusiz, mundu desberdinak ezagutzen laguntzen du.

Film bat? Ezinezkoa egiten zait bakarra aukeratzea; pelikula asko daude. Baina, oro har, pelikula klasikoak ditut gustuko. Oso aktore onak daude: John Ford, Ingrid Bergman… Horrez gainera, asko gustatzen zaizkit Martin Scorsese eta Francis Ford Coppola zinema zuzendarien lanak, besteak beste. Gaur egungo pelikulak ere ikusten ditut tarteka.

Zinemaz gainera, zein beste zaletasun dituzu? Musika asko gustatzen zait. Batez ere, musika klasikoa: Beethoven, Bach, Mozart… Audifonoak jarri arte, asko gozatzen nuen edozein musikarekin, baina, horiek jarri eta gero, nire ilobari oparitu nizkion nire musika aparatuak, bozgorailuak, diskoak… Euskal musika ere entzun izan dut; Guridi, esate baterako.