Sailkatugabeak

Txotxongilo jaialdia

Bihartik azaroaren 27ra Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo dute Bilbon eta Bizkaiko beste hainbat udalerritan. BIHAR Bilbo 12:00. Fish & Bubbles. Michele Cafaggi (Italia). Arriaga plaza. 17:00. Haurtzaroan zer dago jokoan? erakusketa. Otxarkoagako Txotena gunea. 17:30. Txotxongilo tailerra eta xaboi burbuila talerra. Txotena gunea. Larrabetzu 19:00. Ipuin txikiak. Hugo Suarez (Peru). Anguleri. ETZI Bilbo 12:00....

Memorian gal ez daitezen

Ekaitz Herrera kazetaria Durangaldeko LGTBI mugimenduaren historia, pasarteak eta testigantzak batzen ari da. Informazio guztia jasotzen duenean, liburu batean islatuko du.

Motzean

Egindako bidaia guztien artetik, zein herrik, hirik edo herrialdek harritu zaitu gehien? Irango Kurdistanek, zalantzarik gabe. Bidaiatzeko geratzen zaizun lekuren bat? Badira batzuk: Irak, Oman, Errumania eta Pakistan, esate baterako. Ea laster dudan horietara bidaiatzeko aukera. Egin duzun bidaiarik bereziena? Bidaia guztiek dute aparteko zerbait, baina uste dut Iranera eta Armeniara egindakoak izan direla berezienak....

Gaur Algortan aurkeztuko dute Gaztealdia

II. Gaztealdia egingo dute datorren astean, astelehenetik barikura. Gaur zortzi, Bilbon aurkeztu zuten ariketa, eta gaur Algortan (Getxo) emango dute haren berri, 17:30ean, Abian kultur elkartean. Euskaraldiaren ildotik, Gazte Euskaltzaleen Sareak bost egunez euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzera deitu ditu Euskal Herriko gazteak, Ekintzez hitz egiteko garaia da lelopean.

Datozen saioak

Astelehenean abiatu zen Bertsolari Gazteen BBK sariketa, Markina-Xemeinen. Haren ondotik, beste zenbait saio jokatuko dituzte, eta Bilboko BBK Salan izango da finala, abenduaren 1ean. Hurrengo saioak Azaroak 14. Busturialdea eta Durangaldea. Bilboko Urretxindorra ikastolan, 10:00etan. Azaroak 16. Uribe Butroe eta Enkarterri-Ezkerraldea. Mungiako Torrebillela kultur aretoan, 10:30ean. Azaroak 21 (1. finalaurrekoa). Markina-Xemeingo irabazleak eta Leioako irabazleak....

Jazz blues jaialdia

33. Jazz Blues jaialdia egingo dute azaroaren 20ra bitartean, Elorrion. Kontzertu guztiak Arriola antzokian egingo dira, azkena izan ezik: Diablues eta Bluezifer taldearen emanaldia Portalekua tabernan izango da. Gaur. Move Quartet, 20:00etan. Bihar. Matteo Sansonetto, 22:00etan. Azaroak 18. Juan de Diego, Grebalariak disko berria aurkezten. 20:00etan. Azaroak 19. Mingo Balaguer, 22:00etan. Azaroak 20. Diablues eta...

Zornotzan ari dira egiten lehen proiektua

Bizkaia Gara, oraingoz, Zornotzan ari da garatzen proiektu pilotu bat. Herrian antzemana zuten bakardadeari aurre egiteko beharra zutela. Bizkaia Gara egitasmoko lantaldea udalarekin batzartu zen, eta herrian antzemandako behar horri erantzuteko bideen bila ari dira orain. Bizkaia Garako arduradunek azaldu dutenez, komunitatetik ateratzen den proiektu bat garatzea da asmoa. Herritarrek euren auzokideen bakardadea zer-nola asetu...

Bilboko Itsasmuseum

Helbidea. Ramon de la Sota kaia, 1. Bilbo. Ordutegia. Martitzenetik domekara, 11:00etatik 19:00etara. Sarrera. Orokorra, sei euro. Familian doazen helduak, lau euro. Ikasle, familian doazen ume eta pentsiodunak, hiru euro. Familia ugarietako kideak, euro bi. Kontaktua. 94-608 55 00 telefono zenbakia edo info@itsasmuseum.eus helbidea. Web orria. Itsasmuseum.eus.