Motzean

Egindako bidaia guztien artetik, zein herrik, hirik edo herrialdek harritu zaitu gehien? Irango Kurdistanek, zalantzarik gabe.

Bidaiatzeko geratzen zaizun lekuren bat? Badira batzuk: Irak, Oman, Errumania eta Pakistan, esate baterako. Ea laster dudan horietara bidaiatzeko aukera.

Egin duzun bidaiarik bereziena? Bidaia guztiek dute aparteko zerbait, baina uste dut Iranera eta Armeniara egindakoak izan direla berezienak.

Bai ala bai bidaia guztietara daramazun objektua? Argazki kamera.

Betetzeko duzun ametsen bat? Asko dauzkat. Frantsesa ikastea da, kasurako, nire hurrengo erronka. Horrez gainera, horrenbeste hizkuntzaren artean, azkenean euskara bera ere ahaztuta daukat dagoeneko, eta pena da. Nahaste itzela daukat, eta ez naiz hitz egitera ere ausartzen.