Datozen saioak

Astelehenean abiatu zen Bertsolari Gazteen BBK sariketa, Markina-Xemeinen. Haren ondotik, beste zenbait saio jokatuko dituzte, eta Bilboko BBK Salan izango da finala, abenduaren 1ean.

Hurrengo saioak

Azaroak 14. Busturialdea eta Durangaldea. Bilboko Urretxindorra ikastolan, 10:00etan.

Azaroak 16. Uribe Butroe eta Enkarterri-Ezkerraldea. Mungiako Torrebillela kultur aretoan, 10:30ean.

Azaroak 21 (1. finalaurrekoa). Markina-Xemeingo irabazleak eta Leioako irabazleak. Zornotzako Zelaieta zentroan, 18:00etan.

Azaroak 23 (2. finalaurrekoa). Bilboko irabazleak eta Mungiako irabazleak. Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean, 18:00etan.

Abenduak 1 (finala). Bi finalaurrekoetako talde irabazleak. Bilboko BBK Salan, 18:00etan.