Sailkatugabeak

EPk udal hautagaitza gehiago; PP, Madrilgo politikariekin

I. M. B. Podemosek, Ezker Anitza-IUk, Berdeak Equok eta Aliantza Berdeak osatutako Elkarrekin Podemos koalizioak Bizkaiko 31 herritan aurkeztu du hautagaitza maiatzeko udal hauteskundeetarako. Koalizioan 2019. urtean baino alderdi bat gehiago dira —Aliantza Berdea da kide berria—, eta orduan baino bederatzi herri gehiagotan osatu dute zerrenda: Abadiñon, Arrigorriagan, Igorren, Gernika-Lumon, Lemoan, Orozkon, Plentzian, Urduñan eta...

Ondarroako Antxoa Eguna

22. aldia izango du Antxoa Egunak Ondarroan bihar, eta betiko oinarriak mantenduz ospatuko dute: produktua, kultura, herriko eragileak eta gastronomia. Gaur 21:45. Gatibu taldearen kontzertua, Beikozinin. Bihar 12:00. Jaiaren hasiera, turrunarekin. Antxoa pintxoen dastaketa BBKren etxoletan eta herriko tabernetan. Kantaize orfeoiko kideak azoka gunean kantari ibiliko dira. 12:00. Umeak, kozinatzen. Antxoak ozpinetan prestatzeko tailerra umeentzat,...

Bermeoko Arrain Azoka

Maiatzaren 19tik 21era egingo da Bermeoko 29. Arrain Azoka. Gastronomia izango da ardatza, eta jarduera ugari egongo dira aukeran. Azokako produktuak online erosteko aukera ere egongo da. Maiatzak 17, asteazkena 20:00. Madalenak Arrain Azokan emanaldia, Kankinkabara taldeagaz, Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Maiatzak 18, osteguna 19:00. Itsasoak pizten gaitu dokumentala eta solasaldia izango dira Beñat Gerekarekin, Arrantzaleen...