Iritzia

2.700 karaktere

Igor Elordui Etxebarria
Zeri buruz idatzi erabakitzea izaten da hamabostean behineko kezkatako bat. Luze egiten dira 2.700 karaktere zeri buruz idatzi ez dakizunean. Ostera, sarritan, labur geratzen dira gauza bati buruz horrenbeste esateko daukazula i...

Kaka

Nerea Ibarzabal

Mundua ezaugarri askoren arabera banatu daiteke bitan, baina oinarrizkoenari erreparatuko diot; nire ustez, multzo batean daude kaka edonon eta edonoiz egiteko gaitasuna dutenak, eta bestean, bakarrik, atea itxita eta denboraz egin behar dutenak, diskretuki.

Eurokorrika

Igor Elordui Etxebarria
Oharkabean pasatu da, kasik. Iragan asteburuan, Bretainiako Quimper herrian (bretoieraz, Kemper), Hizkuntzen Aldeko Lasterketen Europako Sarea osatu da. Eurokorrika ipini diote izena.

Gogoangarria

Nerea Ibarzabal
Urduri jartzen naute Black Mirror serieko kapituluek, berez etorkizun teknologiko hipotetiko batean kokatuta daudela suposatzen den arren, ezin dudalako ziur esan etorkizun hori hogei urte barrukoa ote den, edo pare bat hilabete barru e...

Zahar hitzak, zuhur hitzak

Igor Elordui Etxebarria

Non erromeri, han Santa Mari. Bihar izango da Sopelako Esaera Zaharren Txapelketaren 25. urteurrena. Hogeita bost edizio, jada, 90eko hamarkadan Lauaxeta AEK euskaltegiko bi irakaslek sortu zutenetik. Hasierako asmoa euskaltegiko ikasleekin joko bat egitea bazen ere, gaur egun Sopela osora zabaltzen da: bertsoak, euskara, kalea, musika, bazkaria, sariak, jai-giro itzela eta, nola ez, atsotitzak. Ahal izatera, bihar Sopelara joateko gonbidapena egiten dizuet. Jakinek ez deko kalterik.

Karnizeria

Nerea Ibarzabal
Teoriek eta diskurtsoek tarte bat behar dute poroetan barrena sartzeko. Bizitza oso bat batzuetan. Ez da aski larruazalean behin eta berriro zabaltzea, barrura sartzeko denbora bat eman ezean. Dena ulertu eta barneratu duzula uste duzun...

Musua

Igor Elordui Etxebarria
Musuz bete zaizkit Facebook, Twitter, WhatsApp... Arrazoia? Nonbait, Musuaren Nazioarteko Eguna da gaur. Bai, bai, hala da; ez dut asmatu. Ez da nazioarteko egun ofizial bat, Nazio Batuen Erakundeak ematen dituen horietako bat e...

Partekatzea bizitzea ei zen

Nerea Ibarzabal
Sare sozialen baten parte baldin bazarete, nabarituko zenuten azken opor egunotan, ohartzeke ia, badakizuela zuen inguru hurbileko eta ez hain hurbileko jende guztia non egon den, zeinekin eta zertan. Behin bi hitz gurutzatu zenituen ti...

Bariku santu bateko oilo-zopa

Igor Elordui Etxebarria

Bitxikeria batekin gosaldu dut gaur: Julien Joy gazte zeelandaberritarrak Hanburgotik bidali dioten gutun bat jaso du berriki. Joyk, 2010ean, artean 7 urte baino ez zituela, mezudun botila bat bota zuen Zeelanda Berrian itsasora. Orritxo batean idatzi zuen inork inoiz botila hura topatu eta barruko mezua irakurtzen bazuen, berari eskribi ziezaiola, arren. Orritxoa botilan sartu, eta uretara jaurti zuen. Bada, zortzi urte igaro ostean, eta itsasoko uretan 20.000 kilometro baino gehiago egin eta gero, Hanburgoko sendi batek aurkitu zuen aurreko udan. Non eta Mundakan aurkitu ere.

Ahal dun

Nerea Ibarzabal

Dena hasi zen 2000 eta auskalo zenbatgarren urtean, nire lehengusu txikiari Gabonetan Scalextric bat oparitu ziotenean. Jolasteko deseatzen geunden, eta antsiaz zabaldu genuen kaxa. Banaka atera genituen errepidea osatzen zuten pieza solte guztiak, kotxeak, kableak, pilak, edo auskalo ze bateria mota; jolasa muntatu gabe zetorren -noski-.