Iritzia

Giltzak galdu eta eguna izorratu

Igor Elordui Etxebarria

Gogoan dut aspaldiko txiste bat, txiste bat-edo. Honela zen, gutxi gorabehera: gizon batek, kalean, pasieran, ezagun batekin topo egiten du, eta, aurpegiera oso tristea dakarrela begitanduta, ea zerbait gertatzen zaion galdetzen dio. Erantzuna baietz, emaztea hil zaiola eta lur jota dagoela. Eta orduan, gure paseariak: "Hara, ba, bai ondo hasi dugula eguna, zuri emaztea hil, niri giltzak galdu...".

Engainua

Nerea Ibarzabal

Izugarri gustatu zitzaidan duela astebete Samara Veltek Twitterren jarri zuen argazkia. Mesanotxeko liburuen dorre erraldoia, eta mezu bat: "Mesanotxean pilatuta daukagun liburu-sortaren altuera da gure burua engainatzeko daukagun gaitasunaren neurgailua". Geure burua engainatzea, arte gizatiar liluragarri hori. Neroni ere islatuta ikusi nintzen dorre hartan; areago, etxeko puntu ezberdinetan sakabanatutako dorre txikiagoak egitera ere iritsi naiz, neure buruari irakurtzeko aukerak eskurago jartzeko. Eta ezer ez, dena gezurra. Neuk jarri amua, buelta eman eta neuk irentsi.

Jendarteratze psikodelikoa

Igor Elordui Etxebarria
Autogestionatutako bederatziehunka bengalar, erromani, eskimal eta guantxe. Inposaketa inposatzailea da inpunitatea. Intendentearen interesgunea intermodala da eta interpelazio intimoa egin dio, intrigaz, inuitari: In vitro irabiakia egiterik badago?

Behin-behinekoa

Nerea Ibarzabal

Trukean zerbait lortu arte maite zaituen ohe-kidea bezala, konpromisoz jasaten zaituen aitaginarreba bezala, zu kontratatzeko inongo asmorik izan ez eta hala ere lan-elkarrizketa egiten dizun nagusia bezala, bakarrik eguraldiari buruz berba eginez gero —bestelako gai bat ere ukitu barik— ondo konpontzen zaren bizilaguna bezala, faltsukeria berarekin, gure jendarte maiteak "onarpen probisionala" eskaintzen die zenbait herritarri. Behin-behineko kidetasuna, zuzentasun politikoak behartuta egiten den gutxieneko keinu hori. Adibidez, Errege eguneko kabalgatetan pertsona zuriak aurpegia beltzez margotuta ateratzeari utzi, eta benetan azala beltza duten pertsonei erregez mozorrotzeko aukera ematea da herri askotan egin dena, eta gehiengoak onartu zuela zirudiena —kabalgaten zentzua bera eta errege eguna ospatzen duten errepublikazaleen kontraesanak beste baterako utziko ditugu—.

Gabonetako postala

Igor Elordui Etxebarria

Atsegin du egoitzako errutina hausteko modu hori. Medikuak esan zion oso modu ona zela gaitzari aurre egin eta sormena, eskulanak eta memoria uztartzeko. Ostiralero egiten du halako bat. Bere postalak dira. Azkena aurreko guztiak egin dituen modu berean egin du: folio-tamainako kartoi mehe zuria hartu, erditik moztu eta, alde batean, pentsatu duen esaldia idatzi du. Beste aldean argazki bat itsatsi du eta errotuladore fin batez, ahalik eta letra dotoreenaz, data jarri dio: Abenduak 21.

Gero, postalak gordetzen dituen kutxa zabaldu eta egindako guztiak banan-banan ateratzen joan da, geldiro-geldiro. Kronologikoki antolatuta daude, zaharrenetik berrienera.

Zerotik

Nerea Ibarzabal

Lagun batek esan zidan berak eskertzen duela hilekoa etortzen zaion une hori, askotan mingarria eta neketsua izan arren, garbiketa bat iruditzen zaiolako, baita mentala ere. Hilabeteko gertaera mingarriak, haserreak, zikinkeriak… denak ezabatuko balitzaizkio bezala, hilabete berri bat zerotik hasteko.

Xanti, Xanti, Xanti…

Igor Elordui Etxebarria

Atariko laburra: herabe naiz, apur bat, Txirri, Mirri eta Txiribiton maisuen abestiak erabili izanagatik. Barka biezadate tamainako laidoa. Bestalde, agian ez dizue batere graziarik egingo (uler dezaket), baina musika jartzen badiozue hobeto geratzen da, e.

Odoltza

Nerea Ibarzabal
Batzuetan neure buruari galdetzen diot zergatik itzultzen naizen behin eta berriz oholtza gainera. Zergatik egiten zaidan horren erakargarri. Zenbaitetan, sentitzen dut hara igotzetik ihesi nabilela, eta, hala ere, beti itzultzen naiz.

Rutinaren morroi

Igor Elordui Etxebarria
Hertzainak taldearen Aitormena kantak dioen legez, denbora aurrera etengabean. Bihar sartuko gara abenduan; hor ditugu Gabonak, ate-joka. Begi-bistan ditugu, honezkero, saltokietan eskaintzak, kaleetan apaingarri eta argiztapenak eta telebistan iragarkiak.

Itzulera

Nerea Ibarzabal

Inbidia diot zenbaiti, bueno, askori, baina aste hauetan zenbaiti. Sare sozialak uzten hasi dira batzuk, izan Twitter, izan Facebook… baina badoazela erabaki dute batek baino gehiagok, denbora baterako behintzat. Mezuak idatzi dituzte agur esanez, azalpenetan gehiegi sakondu barik baina nolabaiteko nekea transmitituz, edo erredura, edo jakinduria. Gehiago jakiteko gogoa piztu digute gainerakooi, benetako arrazoi bat egon behar delako honelako erabakiaren atzean, eztabaida mingarriren bat gutxienez, irainen batzuk, desprestigioa.