Xanti, Xanti, Xanti…

Igor Elordui Etxebarria

Atariko laburra: herabe naiz, apur bat, Txirri, Mirri eta Txiribiton maisuen abestiak erabili izanagatik. Barka biezadate tamainako laidoa. Bestalde, agian ez dizue batere graziarik egingo (uler dezaket), baina musika jartzen badiozue hobeto geratzen da, e.

Sagarra, manzana. Ikatza, carbón. Mujer, andrea ta hombre, gizon. Xanti, Xanti, Xanti, txiribi, txiribitero. Xanti, Xanti, Xanti, txiribi, txiribiVox. Txin pon! Ni nauzue Sanchez, espainiar jator; besteak Rivera eta Casado. Xanti, Xanti, Xanti, txiribi, txiribitero… Ondo entzun ezazu nire izena. Casado baita eskuinekoena. Xanti, Xanti, Xanti, txiribi, txiribitero… Hau dugu Rivera, Espainiako Macron, Mister Potatoren sudur itsaskor. Xanti, Xanti, Xanti, txiribi, txiribitero… Una grande libre. España nación. Todo por la patria, orden, rey y Dios. Xanti, Xanti, Xanti, txiribi, txiribitero… Xanti, Xanti, Xanti… txiribi txiribiVox… Txin pon!

Altza Felipe trulalai, trulalai, trulalai… Altza Felipe trulalai, trula, trulalai. Libertadea eskatzen diogu Estatu honetako erregeari, Franco agurtzera gaur gara gu honaxe etorri. Entzun fatxa maitea, altxatu eskua; ez susto handirik hartu gu hemen ikustean; alde egingo baitugu festa amaitzean. Baina itzuliko gara hurrengo batean. Altza Felipe trulalai, trulalai, trulalai… Eta gero, gero, sopas en caldero, crian hijos gordos como mocordos…

Paristik natorren jendarmea naiz ni. Madrildik hatorren pikoloa haiz hi. Ondo jotzen dut! Baita guk ere! Danborra nik jotzen dut! Pron, pron, pron… Paristik natorren jendarmea naiz ni. Madrildik hatorren pikoloa haiz hi. Ondo jotzen det! Baita guk ere! Biolina nik jotzen det! Tiriri, tiriri… Paristik natorren jendarmea naiz ni. Madrildik hatorren pikoloa haiz hi. Ondo jotzen dut! Baita guk ere! Nahi beste nik jotzen dut! Kar-kar-kar, kar-kar-kar, kar-kar-kar…

Aurrekontuak aurrera, aurrekontuak atzera, aurrekontu honekin jolasten gara. Portu eta aireportu, autopista, AHT, lau transferentzia eta kupoa alde. PSOE edota PP, biek balio digute; berdin dio jokoa den mus zein tute. Aurrekontuak aurrera, aurrekontuak atzera, aurrekontu honekin jolasten gera. Orain alde batera, gero bestera. Aurrekontuak aurrera, aurrekontuak atzera…

Askotan saltoz eta korrika, Tortolika, Tortolika. Mantso ibitzen ere badaki, txit gozoki, txit gozoki. Amerika, Afrikara, Tortolika gainean joan edonora. Askotan saltoz eta korrika, Tortolika, Tortolika. Mantso ibitzen ere badaki, txit gozoki, txit gozoki. Joandakoak, gerokoak, Tortolika gainean ikustekoak. Askotan saltoz eta korrika, Tortolika, Tortolika. Mantso ibiltzen ere badaki, txit gozoki, txit gozoki. Laino artean, ur gainean, gerora eta orainera zorionean. Askotan saltoz eta korrika, Tortolika, Tortolika. Mantso ibitzen ere badaki, txit gozoki, txit gozoki. Espainiatik atera gaitzazu, gaur ez bada bihar-etzi!