Iritzia

Beste behin

Igor Elordui Etxebarria
Apirilak 3, eguazten gaua. Bihar hasiko da 21. Korrika eta, joan orduko, idatzita utzi behar ditut lerrook, ze gero, behin Korrikan, ezingo dut ganoraz ezer idatzi. Imajinatu, bestela, nola: furgonetaren balantza, bozgorailuetatik ozen entzuten diren aupada-oihuak, barruko deiadarrak, autoen klaxonak, korrikalarien algarak, musika... Klika.

Lekukoa eta polena

Nerea Ibarzabal

Bakoitzak bere soinu banda jartzen die bizitzako momentu jakinei, edo agian kantuak berak hautatzen zaitu, eta erabakitzen du bera izango dela zure denboraren makina arrankatzeko giltza. Korrikak igaroaldi bakoitzean soinu banda bat oparitzen digunez, kantu guztien arteko anabasa bat da Korrika entzunda datorkidana. Korrika-badator-bat-korrika-bi korrika-milaka-korrikari-bat-izan-bat-egin-bat-Arantzazu-izan-da-gordeleku-gotor-Urepeletik- Bilbora… baina irudi eta doinuen pista ero horretan bi ahots nabarmentzen dira, beste inorenak baino argiago entzuten, ia ikusten ditudanak: Mikel Laboa eta Ruper Ordorika dira, ar, er, ir, or, ur.

Itsasontziak, eta beste ontzi batzuk

Igor Elordui Etxebarria

Joan zen, azkenean, Getxotik Juan Carlos I hegazkin-ontzia; 400 miloi euro kostatu zuena, hara eta hona dabilen 1.500 soldatapeko eskifaiaduna eta 2014ko Espainiako Vuelta bertan hasi izana, beste historiarik ez daukana. Bospasei orduko ilarak barrutik ikusteko, eta 10.000 bisitari inguru. Pena ez zela 10.000 horiekin itsasoratu. Ez txarto pentsatu, Espainiako Armadak eta ontzia barrutik ikusi gura zuten horiek elkarri atsegin handiagoa eta tarte luzeagoz eman ziezaioten baino ez diot.

Haizea alde

Nerea Ibarzabal

Bulgariako poliziaren irudiak biral egin dira aste honetan, manifestazio bat dispertsatu nahian ari zirela hanka-sartze nabarmen bat egin baitzuten. Piper-hautsezko espraiak erabili zituzten manifestarien aurka, baina ez zuten kontuan hartu haizearen norabidea; piper-hauts guztia poliziei itzuli zien haizeak. Haien begi erreak, eztulak eta estutasuna… lankideak ur botilekin gerturatzen zaizkie kaltetuei, dena da onberatasun bat-batean.

Norberaren kakak

Igor Elordui Etxebarria

Gustatzen zait, eta badagokionean kontatzen dut (zoritxarrez, askotan) nire aitaren anekdota bat. Nire osaba bati eman zion erantzuna, hain zuzen ere. Familiako bazkari eterno horietako batean, duela, jada, urte asko, harrokeriatan zebilen osaba handiustekoari esan zion gangarra jaisteko, hura ere, bera bezala, makina bat bider kortan txiza eta kaka egindakoa zela eta.

Zergatik

Nerea Ibarzabal
Belarriak zulatu zizkizutelako jaio berritan inork ez zintzan mutiltzat hartu, ilerik ez zeneukanean ere diademak jartzen zizkizutelako helburu berberarekin, ahul eta eder izateko hezi zaituztelako, neurritsu, alai baina ez marizoro, serio baina ez haserreti.

Mozorroak erantzi

Igor Elordui Etxebarria

Asteon, istorioari darion maitasunagatik, xalotasunagatik eta ausardiagatik bihotza kuzkurtzen duten albiste horietako baten berri izan dut. Eta ez da Hollywoodeko film bat; beharrik ere ez, gainera. Hemen daude protagonistak, gure artean, kasu honetan Barakaldon.

Baliteke faltsua izatea

Nerea Ibarzabal

Izango zenuen honezkero kazetari alemaniar tranpatiaren berri. Claas Relotius Der Spiegel astekari sonatuko erredaktore kuttunetako bat izan da duela gutxira arte, hainbat sari jasotakoa bere erreportaje bikainei esker —CNNk urteko kazetari izendatzeraino—. Baina berarekin elkarlanean aritutako kazetari freelance batek, Juan Morenok, argitu duenez, erreportaje faltsuak idatzi izan ditu Relotiusek behin baino gehiagotan. Asmatutako pertsonaiak, izenak, gertaerak, elkarrizketak… istorioak eta hitz egiteko prest zeuden pertsonak aurkitzen zituen berak, gainerakoek lur agorra besterik ikusten ez zutenean. Zelan ez, ba? Imajinazioak ez baitu mugarik. Erredakzioko egiaztatzaileei ziria sartu zien hamaika aldiz.

Kontu kontari

Igor Elordui Etxebarria

Aitzinsolasa: Euskadi Irratian entzun diot Adolfo Arejita euskaltzainari esaten hobe dela, bere uste pertsonalean, erabiltzea errelatore, eta ez kontalari, kontari edota kontatzaile. Hau da, maileguaz baliatzea, mementoz behintzat, zehatzago eta zuzenago lotzen zaiolakoan moda-modan dagoen gaztelaniazko relator delakoaren adierari. Nire ustez, hor hasten gara galtzen (baina hori beste baterako).

Urtebetean

Nerea Ibarzabal

Elkarrengandik geroz eta urrunago bizi garelako agian, edo dagoeneko aterik ez diogulako inori zabaltzen, ezta zabaltzeko eskatzen ere, edo baserritarren alaba kaletartua izatearen traumak jaten nauelako barrutik. Ez dakit zehazki zergatik gustatzen zaidan hainbeste santa eskea, baina horrelako arrazoi mordo baten arteko nahasketa dela uste dut. Amallon irteten gara zapatuz, eta 30 baserri inguru igarotzen ditugu urtero, eguraldia dena delakoa izanda ere —normalean, beti txarra—.