Durangoko Merindadeak XVI. mendean eskuratu zuen Abadiñoko Astola auzoko Zubiaurre etxea, merioaren etxea, eskualdeko epaitegia eta kartzela izateko.
Gordailua
Palazio bat herriari emana
Balmasedako Horcasitas jauregia lehorreko portu bat izan zen hasieran, eta Buniel markesaren etxea gerora. Egun, herriaren ondareetako bat da, eta erabilera anitzeko gune bihurtu dute.
Bizkaiko erlijio ondarearen jagolea
Bilboko Eleiz museoaren bildumak 5.000 pieza ditu, lurraldeko tenpluek utzitakoak eta partikularrek emandakoak. 1961ean sortu zen, ondarea babesteko, eta 1995ean zabaldu zitzaion publiko orokorrari. Piezak digitalizatzen ere badihardute.
Enkarterriko harribitxia
Turtzioz eta Karrantza artean dago Armañongo parke naturala, Enkarterrin. 3.000 hektarea inguru ditu, eta bertako interes gune nagusiak ezagutzeko aukera dago Armañongo parketxean.
Etxe bat, aro baten erakusle
Trapagarango Zugaztieta meatzari auzo izan zen XIX. mendearen amaieran. Baldintza apaletan bizi ziren langileak, eta horren erakusgarri da meatzarien etxea. Orduko bizimodua ezagutaraztea du helburu.
Askotariko artisten topalekua
Bilboko Rekalde aretoak 1991n zabaldu zituen ateak. Aitzindari izan da arte garaikidearen diziplinan, eta haren ezagutza, harrera eta hedapena sustatzea izan du ardatz.
Euskal eskulturen erakusleiho
Trapagarango Zugaztieta auzoan dago Meatzalde Goikoa parkea. Gaur egungo euskal eskultoreen lana ikusaraztea du helburu. Hamasei eskultura ikus daitezke bertan.
Itsasoari begira
Bilbok eta Bizkaiak historikoki itsasoarekin izan duten hartu-eman estua erakusten du Bilboko Itsasmuseumek. Kultura, ondarea eta memoria gordetzea dira museoaren egiteko nagusiak.
Bizkaiko gotikoaren bihotza
XIV. eta XV. mendeen artean eraiki zuten Bilboko Santiago katedrala, Zazpikaleetako parrokia izateko. Ez da oso handia, baina balio itzela du. Gizateariaren Ondare da.
Burdin Aroko egunerokoaz
Arratzun dago Arrolagune, Arrolako 'oppidum'-aren interpretazio zentroa. Burdin Aroko Urdaibaiko bertako bizilagunen bizimodua ezagutzeko aukera ematen du.