Elkarrizketa

«Plazak harrapatu egiten zaitu; beti gustatu izan zait jendeagaz hartu-emana izatea»

«Plazak harrapatu egiten zaitu; beti gustatu izan zait jendeagaz hartu-emana izatea»

​Bezeroei saltzen dabilela, etena egin du argazkietarako. «Beste sasoi batean produktu gehiago izango nituzke; orain ez da garai ona», esan dio kazetariari. Txukundu du mahaia, eta hasi da argazki saioa. «Baina zenbat egin behar dizkidazu?», galdetu dio argazkilariari. «Hollywooden ere ezagutuko naute!» esan, eta irrintzia bota du Rosa Elgezabalek (Arrieta, 1960). Barikuetan Mungiako Andra Mari...

«Biktimek jakin behar dute zeri egingo dioten aurre»

«Biktimek jakin behar dute zeri egingo dioten aurre»

​Beste batzuen artean, erasoren bat salatu nahi duten, banandu nahi duten edota seme-alaben zaintzari buruzko zalantzak dituzten emakumeentzako doako zerbitzu berria martxan jarri du Bermeoko Udalak, Clara Campoamor elkartearekin batera. Aholkularitza juridikoa eskaintzeko zerbitzua da, zehazki, eta Ana Garcia (Barakaldo, 1978) abokatuak artatzen ditu herriko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatura laguntza eske joaten diren andreak. Asteartero...

«Ezinegon handiko pertsona naiz, arrisku asko hartu ditut nire ibilbidean»

«Ezinegon handiko pertsona naiz, arrisku asko hartu ditut nire ibilbidean»

​Bilboko Mala estudioko grabazio mahaiaren aurrean buru-belarri dago Aitor Etxebarria musikari, ekoizle eta konpositorea (Gernika-Lumo, 1985), musika tresnez inguratuta. El_Txef_A ezizenarekin munduko hainbat txokotan aritu ondoren, zinema eta telesailetarako soinu bandak sortzen aritzen da orain, nagusiki. Bestelako lan batzuk ere egiten ditu; esaterako, Kukai dantza taldearen Txalaparta ikuskizun berriaren soinu banda sortu berri du. Txalaparta...

«Urte hauetan eusten ibili gara, Ecuador Etxea aurrera atera nahi genuelako»

«Urte hauetan eusten ibili gara, Ecuador Etxea aurrera atera nahi genuelako»

​Bizkaiko mugimendu sozialen azken urteetako jarduera ezagut liteke Ecuador Etxea elkartearen argazki artxiboan arakatuta: dozenaka deialdiren berri eman dute, eta ehunka irudi eta xehetasun harrapatu dituzte. David Buitron eta Evelyn Morales izan dira proiektuaren buruak, eta Laura Fontalva kazetaria batu zitzaien duela urte batzuk. Diru laguntza gero eta murritzagoekin, GKEen enkarguekin, bazkideen ekarpenekin eta, are,...

«Euskal Sukaldaritza Berria ke laino bat da: aurrekoa ikustea galarazi du»

«Euskal Sukaldaritza Berria ke laino bat da: aurrekoa ikustea galarazi du»

​Emakume bat agertzen da lehen planoan, ezkaratzean, kozinatzen; offeko ahotsean, bere amonaz dituen oroitzapenak aletzen ditu Marian Gerrikabeitia bilbotar zinema zuzendariak. Paula Urzelai amamaren rola egiten du bizkarrez dagoen emakumeak, baina gogoetak izan daitezke ama edota amona andana bati lotutakoak: familia osoarentzat kozinatzeko ardura, eta ondorioz garatutako trebezia; bizitza osoan iltzatuta geratzen diren zaporeak. XIX....

«Autokritika egin beharrean, gazteengan jartzen da zama»

«Autokritika egin beharrean, gazteengan jartzen da zama»

​Gazteen hizkuntza ohituren inguruan sarritan hitz egiten bada ere, gazteak baztertu egiten dituzte gehienetan, Ainhoa Zabarte Narbaiza (Zaldibar, 1991) Durangoko Berbaro euskara elkarteko kidearen arabera. Horiek erdigunean jartzeko asmoz, Zeresana. Durangaldeko gazteak eta euskara dokumentala ondu dute elkarlanean Durangaldeko Mankomunitateak eta Berbaro euskara elkarteak. Gazteei eman diete ahotsa, eta euskararen inguruan gogoeta egiteko balio izatea...

«Sortzen egoteak eta estimuluak izateak bizipoza ematen dit»

«Sortzen egoteak eta estimuluak izateak bizipoza ematen dit»

​Geldirik egon ezin diren horietakoa da Julen Axpe umoregilea (Otxandio, 1995). 2019ko apirilean, osabaren furgoneta hartu, eta Bartzelonara joan zen bizitzera, futbol jokalari izateko ametsari jarraika. Baina han zegoela 360 graduko bira eman zion bizitzak, eta bakarrizketak egiteari ekin zion. Ordutik, etxe eta lantoki bihurtu du ibilgailua, eta, bere bizipenak oinarri hartuta, umorea egiten du...

«Ikuslea beti doa bere motxilarekin: horren arabera osatzen ditu artelanak»

«Ikuslea beti doa bere motxilarekin: horren arabera osatzen ditu artelanak»

Kutxa itxurako eskultura birakari batean kokatu du proiektorea: zomorroz jantzitako gizon bat ageri da bideoan, tatarrez, eta galeriako hormen luze-zabalean islatzen da ikus-entzunezkoa, pieza mugitu ahala. Bideoari segika, Josu Rekalde Izagirre artistaren (Zornotza, 1959) beste lan batzuekin egiten da topo: eskulturak, bideoak eta hainbat soinu pista uztartu ditu Animalia izutua_Izaki beldurtua erakusketan, Bilboko Espacio Marzana...

«Liburua idatzi ostean, inork ez badizu ezer esaten, gaitza izaten da jakitea zer harrera izan duen»

«Liburua idatzi ostean, inork ez badizu ezer esaten, gaitza izaten da jakitea zer harrera izan duen»

Maiatzean aurkeztu zuen Libe Goitiak (Galdakao, 2001) bere lehen poesia liburua: Fast fatum (Susa, 2023). Abenduaren 6an aurkeztuko du Durangoko Azokako Ahotsenean, Durangoko musika eskolan. «Joango naiz burua zabal-zabalik, ea zer pasatzen den. Esperientzia berria da niretzako: Ikusiko dut zelakoa den Durangoko Azoka barrutik, eta ez erosle edo ikusle moduan». Irakurleekin egoteko aukera izango duzu. Udaberrian...