Bizkaia

GOIHERRI NAGUSI, LUR GAINEKO SOKAN

Lur gaineko sokatira txapelketa jokatu zuten zapatuan, Laukizen. Erandioko Goiherri taldea nagusitu zen; 12 puntu eskuratu zituen. Laukizko Gaztedi geratu zen bigarren, 9 puntugaz; hirugarren Abadiñok egin zuen (6 puntu); Gaztedi B-k hiru puntu eskuratu zituen, eta Laukizko Gaztedi Neskak taldeak, azkenik, ez zuen bat ere lortu. 680 kiloko mailan lehiatu ziren. Abadiñoko taldearentzat, esperientzia berria izan zen, ez baitira lur gainean aritzen, goma gainean baizik.

Irribarrearen sekretuak

Clown topaketakDurangoPailazoen sekretuak, teknikak eta interpretazio moduak protagonista dira egunotan Durangon. 2. Topaklown jaialdia egiten ari dira. Atzo hasi ziren, eta etzi bitartean ibiliko dira. Mundu horretako profesionalentzako ez ezik, edoz...

Oroimenerako aztarnak

Bada historia bat ez dena historia liburuetan agertzen, eta soilik berreskura daitekeena emakumeen marmarrak entzunez". Rosa Montero idazleak proposatutako helduleku horri tiraka, Ermuko Emakumeen Asanbladak Aztarna Feministak izeneko egitasmoa garatu...

3.242

Ekhi txanponak hilabetetan aldatu dituen euroak. Duela hilabete martxan jarri zutenetik, 3.242 euroko balioa duten ekhi txanponak daude Zazpikaleetan. 197 kide lortu ditu proiektuak, eta 29 denda batu zaizkio. Proiektua gehiago zabaltzea da helburua.

Apiril zuriak, ekain gorriak

Urtean behin Errekatxo ibarra zuriz jantzi izan da hamarkada luzez. Apiril bueltan, eguzkiaren epeltasun gozoak lagunduta, elurrak dena estaltzen zuela zirudien. Gereziondoen loreak ziren. Gaur egun bestelakoa da egoera Barakaldoko udalerrian dagoen i...

78 egun

2014 urtea hasi genuenetik 109 egun pasatu dira. Konturatu orduko, beste urte berri bati ongietorria ematen ariko gara. Urteak aurrera egin ahala, egunak luze eta gauak labur pasatzen dira. Egutegiko orria aldatzen duzun aldi oro urtearen abiadurak kezkatzen zaitu. Denboraren formulak adinarekin aldatu egiten dira. Umetan alderantzizkoa zen; egunak labur joaten ziren, ikastolako orduak ziztu bizian pasatzen zirelako, eta urtebetetze egunerako, berriz, beti falta ziren egutegiko bost orri edo. Denboraren formulak aldakorrak badira ere, esamolde batzuk beti errepikatzen dira: sanferminetan Pobre de mí abestu, eta zapia kenduta ematen zaio amaiera. Ondoren, betiko esaldia etorri ohi da: "Gutxiago falta da hurrengo sanferminetarako!". Urrutitik ikusita, urtero irudi berak utzi dizkigutela ematen du; mila bisitari, zapi gorriak, zezenak, ezinbesteko atzerritarrak... Baina aurreko urteko txupinazoa euskaldunok ez dugu erraz ahaztuko. Pagasarriko puntan geundela, lagun baten mezua sakelakoan jaso genuen. Argazkian, ikurrin erraldoia Udaletxe plazan. Muntaketa bat zela pentsatu genuen, Photoshoparen miraria. Menditik jaitsi ginenean egia zela ohartu ginen. Ikurrin erraldoi bat zintzilikatu zutela udaletxe aurrealdean, sanferminetako protagonista bilakatuz. Hogei minutuz, Euskal Herriko benetako hiriburua bilakatu zen.

Denboraren formulak bizitako momentu asko burmuineko leku berezian gordearazten dizkizu. Esaterako, nire lehenengo sanferminak. 10 urte nituen, eta uda Zangozako Rocaforte herrian pasatu genuen. Itsasoa faltan botatzen bagenuen ere, gure lehenengo sanferminak izan genituen. Goizean goiz La veloz sanguesina hartu, eta entzierroa ikustera joan ginen. Ez genituen zezenak ezta korrikalariak ikusi. Baina gure imajinarioan entzierroko lehenengo lerroan izan ginen, zezenen aurrean lasterka. Egun-pasa nekagarriaren ostean, Zangozara bueltan ginen. Gero etorri ziren kuadrillarekin Iruñera eginiko bisitaldiak, nire burmuinean arrasto gutxiago utzi dutenak. 78 egun barru Iruñera joateko nahia piztu zait. Ostatu bila hasi, eta dena betea dago! Ostatuko nagusiak gure galderari barre egin dio. "Aspaldi dena erreserbatua dugu, guk eta Iruñeko hotel guztiek", esan digu. "Baina, lasai, uztailaren 6an bertan agertuz gero, zuentzat logela bat izango dut", gaineratu digu. Azken momentuan atzerritar askok kale egiten omen du. Horrez gain, goitik beherako gure itxuraren azterketa eginda, ziurtatu digu han agertzen bagara gela izango dugula. Harentzat itxura txukuna omen gurea. Baina, ostatuaren prezioa ikusita, badakit ez garela bertaratuko, eta, ziurrenik, Zangozan ikusiko dugu elkar. Uztailaren 6an ez bada, urriaren 19an, eta oinez, ez korrika zezenen aurrean.

Haurrentzat eta haurrekin batera

Pailazoak, antzerki saioak eta ikuskizunak. Herriko jaietan, haurrentzako hainbat jarduera antolatu ohi dira. Baina txikienentzat egiten diren ekintza horiek guztiak, helduek erabakitzen dituzte normalean. Hori irauli nahian dabiltza Sopelan. Eta aurt...

B gidabaimenarekin nahikoa da autokarabana gidatzeko

3.500 kilo baino gutxiago pisatzen duten autokarabanak gidatzeko, nahikoa da B gidabaimena edukitzea; hau da, autoa gidatzeko behar dena. 3.500 eta 7.500 kilo arteko pisua dutenean, berriz, ibilgailu astuna dela dio zirkulazio arautegiak. Kasu horieta...

Ohiko itxura berreskuratu guran

Urteko lehen hiletako denboraleek gogor astindu zuten kostalde osoa. Denboraleek eragindako kalterik entzutetsuenak portuetakoak eta kostaldeko herrietako eraikin eta kaleetakoak izan diren arren, hondartzek ere sufritu dituzte, eguraldi eguzkitsua ir...