Bizkaia

“Orain gorputzak eskatu egiten dit”

Ohiko osasun kontrola egitera joan zen Joseba Arozena (Getxo, 1960) Algortako osasun etxera, duela bi hilabete. Baina ezohiko proposamena egin zion medikuak. Beti bezala botikak hartzeko agindua emateaz gain, kirol errezeta jarri zion mahaiaren gainea...

Sendagairik eraginkorrena

"Edozertarako sendagaiak hartzeko ohitura itzela dugu. Kolesterola dugula? Pilulak. Tentsio altua dugula? Pilulak. Baina, mediku egoiliar nintzen garaian, azterketan sendagairik indartsuena zein den galdetu ziguten, eta erantzun zuzena ariketa eta eli...

Ondarea ez zaintzea leporatu diote udalari

LEKEITIO. EAJko zinegotziek herriko ondarea ez zaintzea egotzi diote Lekeitioko Udalari. Besteak beste, Playa de Ondarzabal itsasontziagaz izandako "utzikeria" salatu dute. Diotenez, mantentze lanik egin ez delako, itxita dago interpretazio zentroa. M...

Batasunaren mendeurrena

Domeka izan zen 1914ko ekainaren 19a. Mungiako eta eskualdeko baserritarrak elkartu ziren arratsalde partean. Deustuko Unibertsitateko irakasle ziren hiru jesuitak berbaldia egin zuten guztien aurrean. Baserritarren sindikatu batek zelango onurak ekar...

Begira Photora argazkiak aurkezteko azken egunak

DURANGO. Durangoko Begira Photo jaialdiko erakusketa kolektiboan parte hartu gura dutenek bihar dute autorretratuak bidaltzeko azken eguna. Bost erretratu onenak aukeratuko dituzte antolatzaileek. Udaletxeko plazan dagoen Correosen eraikin zaharrean j...

IRISGARRITASUNERAKO BERME ESKE

Santurtziko kaleetan irisgarritasuna bermatzeko lan asko egin dela aitortu arren, oraindik alor horretan zeregin handia dagoela dio EH bilduk. Hain zuzen, Juan Crisostomo Arriaga kalearen irisgarritasun arazo larriak aipatu ditu koalizioak: eskailera ...

Usansoloarrak prest galdeketarako

Galdakaotik bereizi eta udalerria osatu ala auzo izaten jarraitu. Hori da datorren azaroaren 23aren usansolotarrek bozkalekuetan adieraziko dutena. Galdeketa antolatu du Usansolo Herria plataformak, eta "desanexioa bai ala ez?" galdera egingo die auzokideei. Argi adierazi du Monika Mena plataformako kideak zein den euren helburua: "Herri izateko sortu ginen, eta hori lortu arte lanean jarraituko dugu: Usansolo Bizkaiko 113. herria izango da".

Galdakaoko erdigunetik ia hiru kilometrora dagoen auzoa da Usansolo. 5.000 bat biztanle ditu. Duela 25 urte hasi zen desanexioaren aldeko mugimendua. Eta prozesuari ere ekin zioten. Lehen galdeketa, eta oraingoz azkena, 1987an egin zuten. Herritarren %85 agertu ziren Galdakaotik bereiztearen alde. Ordutik, etengabekoak izan dira desanexioa eskatzeko aldarrikapenak, eta auzoan ere ahoz aho dabilen gaia da.

Gutxi izan dira Bizkaiko Hitzari desanexioaren aurkako iritzia eman dioten usansolotarrak. Eta jarrera hori agertu duten gehienek ez dute izenik eman nahi izan. Ez da izan Ricardo Zabalaren kasua. Argi adierazi du desanexioaren aurka dagoela, baina haren adiskide Jose Luis Bilbaok kontrara erantzun du berehala: "Ni Galdakaotik bereiztearen alde nago". Bilbaoren ildotik jo dute jasotako iritzi gehienek. Eta, gaiaz galdetzean, hirugarren pertsona erabiltzen dute usansolotarrek Galdakaoz berba egiteko, izan gabe ere, dagoeneko herri direlakoan eta Galdakao ondoko udalerria. Hori da Juanjo Molinaren kasua. Argi adierazi du: "48 urte daroatzat hemen bizitzen, eta herritzat jo dut beti Usansolo". Haren esanetan, auzokideen gehiengoak bere iritziarekin bat egiten du: "2011ko udal hauteskundeetan Usansolo Herria plataformaren alde bozkatu zuten guztiek bat egiten dute eskaera horrekin". 1.593 boto jaso zituen desanexioaren aldeko plataformak; hau da, hautesleen %62,5ek babestu zituen. Eta bi zinegotzi dituzte Galdakaoko Udalean, auzoari dagozkion biak. Molinak dio ez duela erakundeekiko konfiantzarik: "Ez dut uste gure eskaera entzungo dutenik".

Berbagai da auzoan

Amaia Amarika eta Mari Jose Castañares ere desanexioaren alde agertu dira. Baina prozesua "zaila" izango dela uste dute biek. "Usansolo herri bihurtzea oztopatzen duen lege bat onartu zuten duela gutxi", adierazi du Amarikak. 2012an Bizkaiko Batzar Nagusiek onartutako Bizkaiko lurralde mugapeen 9/2012 foru arauaz ari da. Lege horrek, Bizkaian dauden 112 udalerriez gainera, ez du berririk sortzen uzten. Eta onartu zen arte martxan egon diren desanexio prozesuak bertan behera uzten ditu. Usansolo da kasu bakarra.

Iritzi berekoa da Castañares: "Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak oso modu txarrean kudeatzen dute auzi hau". Udalak auzoa ahaztua duela uste dute biek, eta hauteskunde garaian soilik erakusten dutela eurekiko interesa. "Europako Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak egingo dira laster, eta usansolotarren iritzia jasotzeko bulegoa ireki berri du EAJk auzoan", kexatu da Castañares.

Usansoloko auzokidea da Ramon Hortelano, eta herri izatearen alde agertu da. Miren Elorriaga, berriz, Galdakaoko erdigunean bizi da, eta auzoen Galdakao aldarrikatzen du. Eztabaida piztu da bien artean. Hortelanoren iritziz, bigarren mailako auzokideak dira usansolotarrak Galdakaoko Udalarentzat: "Zentrotik auzoei ematen zaien trataera ez da batere ona". Ez du iritzi bera Elorriagak: "Galdakao ez da erdigunea bakarrik. Auzoen herria da: San Ignazio, Bengoetxe eta Aperribai bezalakoa da Usansolo ere". Baina onartu du Usansolok nortasun propioa garatua duela. Eta Galdakao osatzen duten beste auzoek antzeko arazoak dituzten arren desanexioa eskatzen duen bakarra dela.

Aitortu du Usansoloko auzokideek hala erabakiz gero ez lukeela arazorik izango. Hortelanok argi azaldu du bere aldarrikapena: "Usansolok dituen baliabideak beharrizanen arabera kudeatu ahal izatea litzateke eraginkorrena". Iruditzen zaio azken urteetan plataformak udalean duen ordezkaritzaren lanak fruituak eman dituela eta emango dituela aurrerantzean ere.

Iratxe Arana eta Mikel Viaña ere desanexioaren aldeko usansolotar bi dira. "Baliabide nahikoa dugu udalerri izateko. Usansolok harengandik jasotzen duena baino askoz gehiago ematen dio Galdakaori", salatu du Viañak. Udalak auzoan egin nahi duen zabortegia jarri du horren adibidetzat.

Alde edo aurka egon, usansolotarrek aspalditik daukate desanexioari buruzko iritzia erabakita. Azaroan, bigarrenez, boto bidez agertu ahal izango dute.

‘UHINAK’ SORTUKO DITU GAUR EH SUKARRAK

Uhinak bere azken diskoko kantak eramango ditu EH Sukarrak Bermeoko Kafe Antzokiko taula gainera, gaur. 23:30ean hasiko dute kontzertua. Bermeora joaten direnek aukera izango dute 1989an Eibarren (Gipuzkoa) sortu zen taldearen zortzigarren diskoa zuze...

Dantza bidez, erabakitzeko eskubidea aldarri

MUNGIA. Erabakitzeko eskubidearen aldeko dantza ikuskizun berezia antolatu du Mungiako Gure Esku Dago taldeak, biharko. 17:00etan izango da, Foruen plazan. Euskal Herriko zazpi herrialdeak irudikatuko dituzte berrehun lagunek, dagozkien koloreekaz, za...