IRISGARRITASUNERAKO BERME ESKE

Santurtziko kaleetan irisgarritasuna bermatzeko lan asko egin dela aitortu arren, oraindik alor horretan zeregin handia dagoela dio EH bilduk. Hain zuzen, Juan Crisostomo Arriaga kalearen irisgarritasun arazo larriak aipatu ditu koalizioak: eskailera tarte ugari, beheratu gabeko oinezkoen bideak eta espaloirik gabeko 45 metroko bide zati bat daudela dio. Irisgarritasun arazo horiei aurre egiteko azterketa teknikoa egitea eta herritarrei galdetzea proposatu du mozio batean.