‘UHINAK’ SORTUKO DITU GAUR EH SUKARRAK

Uhinak bere azken diskoko kantak eramango ditu EH Sukarrak Bermeoko Kafe Antzokiko taula gainera, gaur. 23:30ean hasiko dute kontzertua. Bermeora joaten direnek aukera izango dute 1989an Eibarren (Gipuzkoa) sortu zen taldearen zortzigarren diskoa zuzenean entzuteko. Hala ere, haien aurretik, Idi Bihotz osatzen zutenek eratutako Jare taldeak ere ikuskizuna emango du. Sarrerak sei euroan eskuratu daitezke. Leihatila zabaldu aurretik, kafe antzokian bertan, Luma liburu dendan eta Gernika-Lumoko Ospa tabernan egongo dira eskura, baita kulturalive.com webgunean ere. Leihatilan ere prezio berbera izango dute.