XX. mendean arkeologiaren aldeko giroa egon zen Bizkaian ere. Orduko indusketez dihardu Bilboko Arkeologia Museoaren erakusketa berriak.
Albisteak
Apnabik, akordioa; Gaudek eta Gorabidek, greba
Apnabi autismoa dutenen familien Bizkaiko elkartean asteartean akordio bat egin zuten zuzendaritzarekin. Oinarrizko soldata %16,5 igotzea adostu dute, baita 2020tik aurrerako KPIa berrikustea ere.
Gorputz eta arimen babesleku
X. mendeko ermita baten gainean sortu zuten Ziortzako kolegio eliza. Monasterioa da egun. Bizkaiko organorik zaharrena du, eta Errenazimentuko estiloko klaustro bakarra.
Aukera berberak izateko eskubidea
Bizkaian hamar adingabetik bat pobre bizi da, eta hamarretik biri ongizatea falta zaie. Halako zaurgarritasun egoerei erantzun eta umeei aukera berriak eskaintzeko, zenbait egitasmo dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak ez ezik, Save The Childrenek eta Gurutze Gorriak.
“Hilobi” batean lo egin beharra
Barakaldoko gazte migratzaile etxegabe batzuek euren egoera islatu dute argazki erakusketa batean: 'Ikusezina argiztatu'. Bizitza "oso gogorra" dute: zubien azpian egin behar dute lo, 40 zentimetro garai diren lekuetan, arratoiekin batera; eta trabak dituzte garbitzeko eta jateko.
Arrantzan ez beste guztia egiten dutenak
Bermeoko, Lekeitioko, Santurtziko eta Ondarroako portuetan lan egiten duten hogei emakumeren testigantzak jaso ditu Labayru fundazioak. Bildutakoarekin, 'Geu be bagara itsasoa' liburua eta ikus-entzunezko sorta ondu ditu.
Askotariko eskaintza edozeinen eskura
Aldundiak 30 erakusketa inguru prestatu ditu urte honetarako bere ardurapeko museo eta aretoetan. Ehundik gora jarduera eta dozena bat argitalpenek osatzen dute programa.
Azoka indartsu bueltatu da
San Blas eguneko azokak 76 ekoizle eta 160 abelburu bilduko ditu gaur (barikua) Abadiñon. Martin Licis indar atleta lituaniarra ere azokan izango da, eta harri jasotzaileekin lehiatuko da domekan.
Ugazabena eta zerbitzariena
Leioako Artatza jauregia Manuel Maria Smith Ibarra arkitektoak eraiki zuen, XX. mende hasieran, Victor Txabarri eta Maria Josefa Poveda senar-emazteen eta familiaren bigarren bizileku izateko.
Izengabeak gogoratzen Durangon
Duela 83 urte itxi zuten frankistek Durangon ezarri zuten emakumeen kartzela. Larunbatetik, espetxe hartan hildakoak omentzen dituen plaka bat dago, Durangoko Udalak jarria. Espetxean 2.000 emakume egon ziren.