Bizkaian herri kirolak, euskal pilota eta arrauna sustatzeko sortu dute Sustabiz fundazioa. Lehen proiektua Gernika-Lumoko Herri Kirol Zentroa izango da. Biharko harri-jasotze tailerra prestatu dute.
Albisteak
Bagatza antzerki jaialdia gaur zabalduko diete herritar guztiei
Barakaldoko jaialdiiaren zortzigarren aldia izango da aurtengoa. Bagatzako Zirkodomo eskolan 5 eta 40 urte bitarteko berrehun ikasle daude. Ikasleek ikuskizun bat egingo dute bihar.
Gazteentzako psikologoak Durangon
Durangoko Udalak arreta psikologikoa jasotzeko bonuak jarriko ditu bost euroren truke. Herrian erroldatuta dauden 14 eta 35 urte bitarteko gazteei bideratuta daude.
Golkoko izaki koloretsuak
Bizkaiko Golkoko floraren eta faunaren ilustrazio zientifikoak bildu dituzte Plentziako udaletxean, apirilaren 30era bitartean. EHUk eta Plentziako Itsas Estazioak antolatu dute erakusketa.
Aurreneko baserrien aztarna
XVI. mendekoa da Zamudioko Kadaltso, euskal baserrien lehenengo belaunaldikoa. Jatorrizko ezaugarri batzuei eusten die, nahiz eta urteekin egitura aldatu den.
Zesta-punta gaztetzen hasi da
Hainbat urtez, beherakada betean egon da zesta-punta. 2021ean AEBetako azken frontoia zarratzeak urte osoko zirkuiturik gabe utzi zituen pilotariak. Baina azkenaldian gorakada izan du. Gaur egun, Bizkaian 112 haur ari dira zesta-puntan jokatzen.
Aurrez aurreko errenta aitorpena eskualde guztietan egin ahalko da
Astelehenean hasiko da 2022ko errenta kanpaina. Foru Ogasunak 623.000 errenta aitorpen jasoko ditu, eta horietatik bi herenetan zergadunari itzuli beharko dio dirua.
Otoitzaren eta armen hiria
XV. mendean, frantziskotarrek Bizkaiko komenturik garrantzitsuenetakoa eraiki zuten Bilbon. XIX. mendean, militarrek kuartel bat eraiki zuten haren gainean. Aztarnategi bat da egun, eta bisitatu daiteke.
Mende erdi bat euskara irakasten
Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegiak 50 urte egin ditu dagoeneko. Euskaltzaindiaren batzordeetan ibilitako hainbat lagunek sortu zuten. 1980ko hamarkadan, frankismoaren osteko erakundeen sorrerarekin, euskara ikasteko premia egon zen, eta ikasle andana bat izan zituzten.
Bilboko Peñascal auzoan 223 etxebizitza ordezkatuko dituzte
Bilboko Udalak plan urbanistiko berezia onetsi du. 218 etxebizitza berri aurreikusten dituzte. Auzoko bizilagunekin prozesu parte hartzailea egingo dute ekainaren 15era arte.