Kultura

Neguan epel

Neguan epel

Folk, jazz eta musika klasikoko saioak egingo dituzte Neguko Bidaia zikloan, otsailaren 26ra arte. Getxoko Andres Isasi musika eskolan dira kontzertuak.

Hondarrak batu iragana ezagutzeko

Hondarrak batu iragana ezagutzeko

Bilboko Arkeologi Museoak Bizkaian topatutako aztarnak biltzen ditu: Erdi Paleolitotik gaur arteko piezak daude. Ikerketa gunea ere bada. Teknologia digitalei esker, erreplikak egiten dituzte, jatorrizko pieza zuzenean landu behar ez izateko.