Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Kultura

Hogei urtez kultura herritarren esku Ugaon

Hogei urtez kultura herritarren esku Ugaon

Sarea Sound System Ugaoko musikazaleen elkarteak hogei urte bete ditu aurten. Herria musikaz blaitzen du elkarteak, hilabetero antolatzen dituzte kontzertuak Jane jauregiko ganbaran. Hortik pasatu dira, besteak beste, Gorka Urbizu eta Anari. Urteurrena ospatzeko jaialdia egingo dute datorren astean..

Oholtzaratzea besterik ez da falta

Oholtzaratzea besterik ez da falta

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa igandean hasiko da, Mungian. Abenduaren 16an amaituko da, Bilboko finalarekin. Guztira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango dira. 36 bertsolari lehiatuko dira herrialdeko txapela lortzeko.

Komikia, nahierara

Komikia, nahierara

Getxoko Komiki Azoka egingo dute gaur hasi eta etzi arte. Berrogei postu egongo dira, eta askotariko gaiez arituko dira hitzaldietan eta tailerretan.

Udako azkeneko olatua, kulturaz eta aisialdiz leporaino

Udako azkeneko olatua, kulturaz eta aisialdiz leporaino

Sopelako Udalak hamargarren urtez antolatuko du asteburu honetan Sopela Kosta Fest jaialdia, herriko elkarteekin elkarlanean. Hainbat ibilaldi, tailer, erakusketa eta lehiaketa antolatu dituzte. Talde hauen kontzertuak izango dira: Stay Homas, O'Funkillo, Olaia Inziarte, Ezpalak, Ibil Bedi, Cecilia Payne, Pasadena, Rudiger eta Lorelei Green

Etxeko lursaila zeruaren pare jarri, eta museo bihurtu

Etxeko lursaila zeruaren pare jarri, eta museo bihurtu

'Lurrak zerua izan nahi du' erakusketa ondu du Jasone Miranda-Bilbao artistak, Arrietan. Gurasoen etxeko lursailean hainbat artistak egindako obrak egongo dira ikusgai bihar eta etzi. Hamabost metro luze den plataforma batean egokitu ditu lanak. Esan du batzuk inguruarekin elkarrizketan ari direla, baina gainontzekoak, ez.

Herritarren antzokia

Herritarren antzokia

1890ean inauguratu zuten Bilboko Arriaga antzokia, hiriburuko burgesiaren ekimenez. 1914an osorik erre zen arren, jatorrizko egitura salbatu ahal izan zuten. XIX. mendeko itxura du barrutik.