Kirola

Talde “oso egonkorrarekin” doa Bidaideak BSR Txapeldunen Ligara

Talde “oso egonkorrarekin” doa Bidaideak BSR Txapeldunen Ligara

Natalia Salazar Orbe

Igogailuaren metaforarekin azaldu du Txema Alonsok, Bidaideak BSR klubeko presidenteak, gurpil gaineko Bilboko saskibaloi taldearen ibilbidea: "Urte batzuetan, ohorezko mailan egon da; gero, lehen mailara jaisten zen; geroago, berriro igo...". Hala ere, azken denboraldietan jokalariek eta talde osoak gustua hartu diete gorengo solairuei, eta ez dute haietatik jaisteko asmorik. Indartsu daudela erakutsi zuten joan den asteburuan, Kanaria Handian, ACE Gran Canaria aise menderatuta. Asteburu honetan, berriz, Italiara begira jarrita daude: Txapeldunen Ligako kanporaketan lehiatuko dira han.

Abian da andrazkoen larru paletako I. Bizkaia torneoa

Abian da andrazkoen larru paletako I. Bizkaia torneoa

Peru Azpillaga Diez

Pixkanaka bada ere, euren tokia bereganatu, amateur izateari utzi, eta profesional izateko bidean jarriak dira emakumezko pilotariak. Joan den hilabetean, adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, andrazkoen Bizkaiko lehenengo esku pilota torneoa jokatu zen. Bertan, pilotariak, estreinako aldiz, lan kontratu profesional batekin aritu ziren. Esku pilotan hartutako bideari jarraituz, eredu berari heldu diote, orain, larru paletan: modalitate horretako Andrazkoen I. Bizkaia Torneoa abiatu berri da.

Proiektu berri bat marrazteko garaia

Proiektu berri bat marrazteko garaia

Peru Azpillaga Diez

Zurrunbilo batean biraka dago Atlhetic Club. Zazpi urteren ostean, Josu Urrutia presidenteak, alde batera pausoa eman eta hauteskundeetara deitzea erabaki du. Arrazoiak ez zaizkio falta. Kirol alorrari dagokionez, taldeak azken bi denboraldietan izandako beheranzko joera mantendu da aurten ere. Zurrunbilotik irten ezinik, Eduardo Berizzo entrenatzailearen aldeko apustua egin zuen Urrutiak. Azken apustua. Zurrunbiloan harrapatuta geratu baita Berizzo ere, eta, Ligako 14 partidatan garaipen bakarra eskuratu ostean, asteartean kanporatu zuten. Gaizka Garitano bigarren taldeko entrenatzaileak hartu du bere lekua.

Frontoian leku egiteko prest

Frontoian leku egiteko prest

Peru Azpillaga
Gaur bertan hasiko da Emakumezkoen I. Bizkaia Torneoa; Euskal Herriko pilotari amateur onenak bilduko dituen emakumezkoen txapelketa. Pixkanaka bada ere, gero eta emakume gehiago aritzen dira kirol munduan.

Punta Galeako olatuak noiz helduko zain

Punta Galeako olatuak noiz helduko zain

Peru Azpillaga

Joan den urteko arrakastaren ondoren, munduko olatu handien surflari onenak Getxon bilduko dira berriz ere Punta Galea Challenge txapelketan parte hartzeko. Itxarote denborak urriaren 15etik martxoaren 31ra arte iraungo du, eta, epe horren barruan, antolatzaileek olatu aproposak izango dituen egun bat hautatu beharko dute. Aurtengoa txapelketaren hamahirugarren aldia izango da, eta, jada Nazioarteko Surf Ligatik kanpo egon arren, formatua bera da.

Oztopoen eta bihurguneen bizikleta zirkuitua ireki dute Etxebarrin

Oztopoen eta bihurguneen bizikleta zirkuitua ireki dute Etxebarrin

Natalia Salazar Orbe
Pump track eta cross country. Atzerriko bi kontzeptu horiek ezagun bihurtzen hasiak dira etxebarritarren artean. Bereziki, kirola eta abentura uztartzea gustuko dutenen artean. Oztopoz, bihurgunez eta sakangunez betetako bi zirkuitu zabaldu dituzte Etxebarrin: bata, bizikletentzako prestatuta dago, eta, bestea, bizikletan, skatean edo patinetan ibiltzeko.

Tradizioaren oinatzei segika

Tradizioaren oinatzei segika

Peru Azpillaga
Gaur hasi eta igandean amaituko da Deiadar Xtreme ultratrail lasterketa. Izena eman duten ehun korrikalariek bost deiadar mendiak lotuko dituzte, 200 kilometroko ibilbidea osatuz. Lasterketak Gernikan izango ditu hasiera eta helmuga, eta antolatzaileek ibilbide motzagoak ere atondu dituzte.

Errezeloz beteriko pedalkadak

Errezeloz beteriko pedalkadak

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Getxon hasi, eta 166,4 kilometroko ibilbidea egingo dute ehunka txirrindularik datorren asteazkenean, Oiz mendian jarriko duten metara iristeko. Abuztuaren 25ean abiatu zen Espainiako Vuelta, eta Bizkaiko lurrak zeharkatuko ditu hilaren 12an, lehiaketaren 17. etapan. Historikoki, eztabaida iturri izan da kirol proba, eta egoera politikoaren arabera igaro ditu euskal lurrak. Bizkaian, adibidez, 33 urte egin zituen bertatik igaro gabe, 1970eko hamarkadaren bukaeraz geroztik. Baina 2011tik hona, ia urtero zeharkatu du lurraldea. Milaka herritar bilduko da errepide bazterretan lasterketan zehar, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena eramango du Gure Esku Dago plataformak Libertad es decidir, etorkizuna gure esku dago goiburupean.

Gaur hasiko da Bizkaia torneoa

Gaur hasiko da Bizkaia torneoa

Natalia Salazar Orbe

Kalitatezko pilota partidak zaleen esku: horixe eskainiko dute aurten ere Bizkaiko Torneoko saioek. Abiatzear da taldeka jokatzen den torneo bakarra. Gaur ekingo diote Gizonezkoen VII. Bizkaia Torneoari. Aurten, emakumeak ere aterako dira frontoira. Urrian iritsiko da azken horien txanda.