Gizartea

Bizkaira urtero 85.000 turista gehiago erakartzeko plana

Bizkaira urtero 85.000 turista gehiago erakartzeko plana

Aitziber Laskibar Lizarribar
Begi bistakoa da asko handitu dela turismoa Bizkaian. Bisitarien jomuga nagusi bihurtu diren guneak lepo bete dira azken urteetan, eta hiriburua ere atzerritarrez josi da hainbat sasoitan. Instituzioek kaleratutako datuek berresten dute joera hori: azken lau urteetan %20,1 hazi da turista kopurua Bizkaian, eta ostatu gauak %25,3. Marka guztiak hautsi dira, zalantzarik ez dago. Baina gehiago nahi dute instituzioek.

Usansoloko ospitalea eta Galdakao trenez lotuko dituzte metrora

Usansoloko ospitalea eta Galdakao trenez lotuko dituzte metrora

Aitziber Laskibar Lizarribar

Galdakao erdiguneak eta Usansoloko ospitaleak izango dute metroarekiko lotura. Ez da izango urtetan aldarrikatu duten Bilboko Metroaren 5. linearen bidez, baina horren alternatiba bat aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuaren eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, metroaren 5. linea baino "hobea" izango da, gainera. Trenez egingo dute metroarekiko lotura. Egun Euskotrenek dituen azpiegiturak baliatuko dituztela, ez dituztela lan erraldoi berriak alferrik egingo eta merkeagoa izango dela esanaz arrazoitu dituzte onurak. Hain zuzen, garestiegi izateagatik utzi zuten bertan behera metroa luzatzeko proiektua.

Equok uste du autobide elektrikoa gerarazteko aukerarik badagoela

Equok uste du autobide elektrikoa gerarazteko aukerarik badagoela

Natalia Salazar Orbe

Energiaren kontsumoa eta haren etorkizuna kezka iturri handia dira. Europako Batasunean eztabaidatzen ari diren gai garrantzitsuenetakoa da. Hala azaldu du Florent Marcellesik, Berdeak taldearen barruan ari den Equoko eurodiputatuak. "Eztabaida sakona egin da energia berriztagarriei, eraginkortasun energetikoari, trantsizio energetiko horren barruko parte hartze publikoari eta merkatu elektrikoari buruz".

Saharako 43 ume, harrera bila

Saharako 43 ume, harrera bila

Natalia Salazar Orbe
Berrogei urtetik gora daramatza Mendebaldeko Saharako herriak bere lurretatik kanporatuta, Aljeriak utzitako basamortuko lurretan. Hamabost urteko gudaren ostean, Fronte Polisarioak eta Marokok su-etena hitzartu zuten 1991n.

Bilbobuseko langileek grebara joko dute hilaren 21etik aurrera

Bilbobuseko langileek grebara joko dute hilaren 21etik aurrera

Peru Azpillaga Diez

Bilbobuseko langileek abenduan hasitako mobilizazio eta lanuzteei eutsiko diete urtarrilean; gainera, hilaren 21erako akordiorik lortu ezean grebara joko dutela jakinarazi dute. Hala, zaildu egin da beharginen eta autobus zerbitzua kudeatzen duen enpresaren arteko negoziazioa, eta zenbait alderdi eta sindikatuk Bilboko Udalari eskatu diote esku har dezala arazoa konpontzeko. Auzi honetan, ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO sindikatuak dira langileen ordezkariak, eta, orain arte, langile guzti-guztiek hartu dute parte egindako mobilizazio eta lanuzteetan.