Gizartea

Emakume sarea landan lanean

Emakume sarea landan lanean

Uxue Gutierrez Lorenzo
Hirigune zaratatsu eta jendetsuetatik kanpo, irudi bat uzten dute landa guneetako parajeek: han-hemenka sakabanatutako baserriak, mendi gune malkartsuz inguratuta, bakarti bezain isil. Etxaldeko Emakumeak taldeko Maritxu Arroyok azaldu du eremu horietan bizi diren emakumeen egoera bereziki gogorra dela.

Ukatutako bidaian, etsipenik ez

Ukatutako bidaian, etsipenik ez

Peru Azpillaga Diez
Eguzkia ezkutatu da itsasoak marraztutako zeru-mugan. Etxeetako argiak piztu, eta lantegiak hustu egin dira. Mugimendua nabari da kaleko isiltasunaren erdian. Pertsona isilen pausoak. Gauero, iluntasunaren babesean, beren helmugara iristeko ahalegina egiten duten pauso mutuak; horretarako, arantzaz jositako bidea zeharkatu behar badute ere.

Burtzeñarako proiektuak badu oniritzia, baina zalantza artean

Burtzeñarako proiektuak badu oniritzia, baina zalantza artean

Aitziber Laskibar Lizarribar

Izan duten iragan industrialagatik kutsatuta dauden lurrak garbitu eta lehengoratzea. Urteetan eta urteetan ahaztuta egon diren lurrak herritarren eskura jartzea. Erabat utzita egon den inguru bat biziberritzea. Parkeak eta berdeguneak egitea; kirolerako eremuak, herritarrentzako espazioak eta dendak. Trenbide zati bat lurperatzea. Ametsa dirudi Barakaldoko gunerik utzienetako batentzat, Burtzeña auzoko Calero inguruarentzat. Baina halaxe egingo dutela agindu diete. Udalak agindu ere.

Denen baliabideen erantzule

Denen baliabideen erantzule

Natalia Salazar Orbe
Norbere jarduerek eragin zuzena dute ingurumenean. Hori horrela izanik, bakoitzak etxean eta egunerokoan egin ditzakeen ohitura aldaketetatik has daiteke aldaketa orokorra, globalagoa. Errealitate horren jakitun, gero eta handiagoa da kontsumo ohiturak eta bizi ereduak aldatu beharrari buruzko kontzientziazioa.

Eskolako elikadura birpentsatzen

Eskolako elikadura birpentsatzen

Peru Azpillaga Diez
Beren seme-alabek ikastetxean jasotzen duten elikadurak kezkatuta, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko zenbait ikastetxe publikotako gurasoak biltzen hasi ziren. Eskoletan izan beharreko jantoki ereduaren inguruan eztabaidatzeko, Gure Elikadura Gure Ardura plataforma eratzea erabaki zuten.

Lore zelai bat, usain txarrei aurre egiteko

Lore zelai bat, usain txarrei aurre egiteko

Aitziber Laskibar Lizarribar
Bizkaiko hondakin uren araztegi nagusia da Galindokoa. Sestaon dago, eta milioi bat biztanle baino gehiagoren ur zikinak jasotzen ditu egunean. Azken urteetan azpiegitura hobetzeko hainbat lan egin diren arren, usain txarrak eragiren ditu araztegiak.