Gizartea

Heltzen ez den eredu aldaketa

Heltzen ez den eredu aldaketa

Peru Azpillaga Diez

Burua altxatu ezinean dabil Bilboko zezen plaza, eta, urteak joan urteak etorri, gero eta handiagoa da bere kutxan duen zuloa. Egoeraren larritasuna ikusita, Bilboko Udalak denbora darama Vista Alegre plazaren kudeaketa aldatu nahian, eta, horretarako, urte osoan zezen plazari errentagarritasuna aterako dion kudeatzaile baten bila dabil. Hori erabakitzeko lehiaketa publikoa, ordea, etengabe atzeratzen ari da, eta, lehen aldiz 2017an aipatu bazen ere, oraindik ez da martxan jarri. Gainera, Chopera familiarekin kontratua luzatu ostean, ez da horretarako eperik aurreikusi.

Gaitzen aurrean, festarako aukera

Gaitzen aurrean, festarako aukera

Uxue Gutierrez Lorenzo

Biztanleriaren lagin oso txiki bati eragiten dioten gaixotasunak, ezohikoak direnak. Definizioz, baldintza hori betetzen dutenak dira gaitz arraroak. Zenbakitan, Europako irizpideen arabera, gaitz bat arraroa izateko 10.000 biztanleko bost kasu baino gutxiago egon behar dira. OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 7.000 gaixotasun arraro daude, eta munduko biztanleen %7ri eragiten diete. Urritasun horrek bihurtzen ditu arraro. Derion, zerrenda horretan ageri diren gaitzak pairatzen dituzten haurrekin eta euren familiekin lanean diharduen elkartea sortu zen 2010. urtean: Gure Señeak. Ordutik, urtero ospakizun egun bat antolatzen dute, gaixotasun arraroen egunarekin. "Otsailaren 28a Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna izanda, egun horren bueltan antolatzen dugu guk egitaraua", azaldu du elkarteko kide Txus Trabuduak.

Norabidea galdu gabe

Norabidea galdu gabe

Natalia Salazar Orbe

Paparreko kolore gorria bereizgarri duela, Euskal Herriarekin lotura estua duen hegazti gisa identifikatzen da txantxangorria. Euskararekin ere lotura handia dauka. Neguan Bizkaiko txoko gehienetan ikusten diren txantxangorriek, ordea, euskararik gutxi dakite. Gehienak Itsaso Baltikoaren inguruko herrialdeetatik etorritakoak dira. Hala azaldu du Edorta Unamuno Urdaibai Bird Centerreko teknikariak. Hegaztiei jarritako eraztunei esker jakin dute hori. "Negua igarotzera etorri dira Lituania, Letonia, Suedia eta Finlandiatik". Gautegiz Arteagan, Urdaibairen bihotzean dauden paduren gaineko begiralekuko adituek hori eta bestelakoak argitu dituzte urteetan egin dituzten ikerketei esker.

Egungo faxismoa izango du aztergai V. Rosa Luxemburg Konferentziak, gaur

Egungo faxismoa izango du aztergai V. Rosa Luxemburg Konferentziak, gaur

Aitziber Laskibar Lizarribar

Faxismoa gaur eta hemen. Hori izango du hausnarketarako gaitzat Rosa Luxemburg Konferentziaren bosgarren aldiak, gaur, Bilboko San Frantziskoko auzo etxean. Nazioarteko egoeraren azterketatik hasi, eta etxerainoko bidea egingo dute 18:00etatik aurrera. Helburua argi azaldu du hizlari arituko den Yolanda Jubetok: "Gaur egungo faxismoari buruzko diagnosia egin, eta egoera horren aurrean zer egin dezakegun ikusi".

Erreparaziorik izan ez dutenei, aitorpena

Erreparaziorik izan ez dutenei, aitorpena

Natalia Salazar Orbe

Felipa zuen izena; orozkoarra zen. Senarra sozialista zuen, errepublikazalea edota abertzalea izatea gogor zigortzen zen garai hartan. Eta hura ere zigortu zuten: erbesteratu egin zioten gizona. Felipak, berriz, herrian bertan pairatu zituen errepresaliak. "San Martinerako errepidea egiteko lanak egitera behartu zuten; orgarekin lan egitera. Seme-alaba gaztetxoek eramaten zioten haurtxo txikia amari, bularra eman ziezaion errepide hartan lanean ari zen bitartean. Egunean bizpahiru aldiz eramaten zioten. Han lanean ari ziren presoek errespetu handiz tratatzen zutela kontatzen zuen; intimitatea gordetzen laguntzen ziotela". Karla Santistebanen hitzak dira. Orozkoko memoria historikoa berreskuratzeko lanerako elkartu den herritar talde bateko kidea da. Bihar ikusiko dute argia Feliparenak bezalako lekukotzek, osatu duten ikus-entzunezko batean. Horrez gain, hainbat ekitaldi egingo dituzte, gaur hasita.

Ontzia egin, eta itsasoa kendu

Ontzia egin, eta itsasoa kendu

Aitziber Laskibar Lizarribar

Atunontzia zen lehen. Baina jabeek saldu, eta erosle berezia izan zuen Aita Mari-k, 32 metroko luzera duen itsasontziak: Europara iristeko ahaleginean Mediterraneoko uretan noraezean diren migratzaileei laguntzeko lanean aritzen den boluntario talde bat. Diru laguntzak bilatu, itsasontzia konpondu eta egokitu, eta migratzaileak itsasoan ito aurretik salbatzeko prest dago Aita Mari. Tripulazioa eta boluntario taldea ere bai. Abiatzear zen duela hiru bat aste. Baina Bilbon dago, Itsas Museoaren ondoan, itsasadarrean lotuta. Espainiako Gobernuak ukatu egin dio Mediterraneoko uretara abiatzeko baimena.

Pertsona beste nortasun

Pertsona beste nortasun

Natalia Salazar Orbe

Bi emakume: Elisa eta Marcela. Debekatutako maitasun istorio bat, 1901ean, Galizian. Debekuei aurre egin, eta ezkondu ere egin ziren, Elizatik. Horretarako, Elisa gizon jantzi zen, eta nortasun berri bat asmatu. Herrian berehala jabetu ziren gertatutakoaz, ordea. Eta era guztietako mespretxu eta errepresaliak jasan behar izan zituzten biek. Horra hor aurtengo Zinegoak jaialdiaren abiapuntua: Elisa y Marcela, Gena Baamondek zuzendutako A Panadaria konpainiaren antzezlana. Benetako gertakari baten kontakizun errebeldea egingo dute Arriaga antzokian, astelehenean, Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Nazioarteko jaialdiaren inaugurazio ekitaldian.

Aldi baten erradiografia

Aldi baten erradiografia

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Lehena bukatu aurretik iragarri zuten beste bat egongo zela. Ezbairik gabe, aztarna utzi du Euskaraldiak Euskal Herrian. Euskararen erabilera bultzatzeko orain arte egin den ariketa kolektiborik handiena izan da, eta, egitasmoaren "arrakasta" nabarmenduta, bigarren aldirako zita eta ezaugarriak finkatu dituzte: norbanakoengan ez eze, entitateetan ere jarriko da fokua, erakunde publikoek, eragileek eta enpresek euskararen erabilera areagotu dezaten bultzatzea baita bigarren aldiaren xede nagusia. Zehazki noiz egingo duten ere iragarri dute: 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Hortaz, lehen ekitaldia 11 egunekoa izan zen, baina hurrengoan, berriz, hamabostaldi bat izango da euskararen erabilera bultzatzea asmo duen ariketa kolektiboa.