Gizartea

Argazkien aurreko Lekeitio

Argazkien aurreko Lekeitio

Eider Mugartegi

Liburu, eskutitz, agiri, artikulu, mapa eta margolan zaharren hautsak astindu, eta argazkiak egon aurreko Lekeitio berreskuratu du Aitor Iturbe Gabikagogeaskoak, Lekeitio, idatziak eta irudiak: 1325-1884 liburuaren bidez. Historialari lekeitiarrak argitaratu berri duen Kresaletatik bildumaren lehen liburuak iraganeko Lekeitiora hurreratzeko bidea ematen die herritarrei, hiribildua sortu zenetik 1884ra arte.

Basurdeak, gutxitzeko neurriek gehituta

Basurdeak, gutxitzeko neurriek gehituta

Ibai Maruri Bilbao

Basurdeak ez dira maskotak. Ez zaie jaten eman behar. Basoetan badituzte gura beste ezkur". Elena Unzueta Bizkaiko Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak "erantzukizunez" jokatzeko eskatu die Basauriko Basozelai auzoko bizilagunei. Uste du jaten ematen zaielako itzultzen direla, hein batean, basurdeak herrigunera. Diputazioak jateko lekuak atondu dizkie mendi goienean, herrira jaits ez daitezen. Bestelako alternatiba batzuk aztertzen ere badabiltzala esan du. Izan ere, azken hilabeteetan arazo handia dute Basaurin basurdeekin.

Zabortegian izandako suteek kezka eragin dute Zallan

Zabortegian izandako suteek kezka eragin dute Zallan

Peru Azpillaga Diez
Zallako Udalak ezohiko neurriak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari Las Lagunas zabortegian piztu diren suteak ikertu eta egoerari aterabidea topatzeko. Eskaera joan den astean igorri zitzaion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari, hain zuzen ere, urriaren 31n zabortegian sute bat izan ostean.

Mugikortasun plan parte hartzaile bat abiatu dute Galdakaon

Mugikortasun plan parte hartzaile bat abiatu dute Galdakaon

Natalia Salazar Orbe

Herritarren ongizatea helburu duen Hiri Mugikortasunerako Plana aurkeztu du Galdakaoko Udalak. Berritzailetzat jo du. Izan ere, ingurumena, genero ikuspegia eta inklusioa ardatz hartuta osatuko dute. Egiten diren proposamen guztiek oinarri horiek jaso beharko dituzte aurrerantzean. Helburuetan ez ezik plana garatzeko moduei dagokienez ere berritzailea izango dela azaldu dute, herritarren parte hartzearekin ari baitira osatzen.

Zutik, barrua betetzeko zain

Zutik, barrua betetzeko zain

Ibai Maruri Bilbao
Lehenengo eta behin, zutik mantentzea lortu nahi genuen. Hori zen premiazkoena. Eta lortu dugu. Erortzeko arriskuan zegoen, eta botatzeko prest ere bazeuden", azaldu du Juanjo Hidalgo historialariak. Bilboko Elizbarrutiak Orozkoko San Juan elizaren mantentze lanak egiteko proiektua onartu du.

Frankismoaren itzala, iltzatuta

Frankismoaren itzala, iltzatuta

Natalia Salazar Orbe

Guretzat umiliagarria da. Errepublikaren alde hildako asko izan ziren komunistak, sozialistak edota anarkistak. Ez ziren fededunak eta derrigortuta jarri dituzte haien izenak eliza baten barruan". Durango 1936 elkarteko kide Andoni Barreñarenak dira hitzok. Herriko hilerrian frankistek eraiki zuten kapera dago oraindik. Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutuak, oraintsu argitaratu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sinbologia frankista erretiratzeari buruzko egoeraren inguruko txostena. Hor, kendutzat eman dute kanpainako martiri eta heroien omenez eraikitako Durangoko kapera mausoleo hori.

“Usurpazioa ez da okupazioa”

“Usurpazioa ez da okupazioa”

Ibai Maruri Bilbao

Santurtzi erdiguneko etxebizitza bitara indarrez sartu eta bertan bizitzen jarri diren familiek giltzak itzuli dizkiete jabeei. Irailaren 2an okupatu zituzten, eta joan den astean auzoko bizilagunek mobilizazioak egin zituzten etxe horietara indarrez sartu zirenak handik alde egitera bultzatzeko. Ez zuten helburua lortu. Duela hamabost bat egun Portugaleten gertatutakoa izan zuten gogoan Santurtziko bizilagunek.

Ontziak ordenatzeko premian

Ontziak ordenatzeko premian

Ibai Maruri Bilbao
Denak daude ados: Plentziako portuak eta itsasadarrak ordena jartzeko premia dauka, gainezka eginda dagoelako. Baina Eusko Jaurlaritzak onartu duen berrantolaketa planak zer esana piztu du herrian. Askorentzat, ez da aukerarik aproposena.

Historia bizi duen herria

Historia bizi duen herria

Ibai Maruri Bilbao

Ondare historiko handia du Balmasedak, baina asko galdu du bidean. Besteak beste, 1808an Napoleonen soldaduek Portugalera bidean Iberiar penintsula okupatu zutenean. Azaroaren 8an Enkarterritik igaro ziren, Burgosera bidean. Hurrengo egunetan gudu odoltsua izan zuten Espinosa de los Monterosen, eta, Balmasedara iritsi aurretik ere, gudua galdu berri zeuden. Agian aldean zeramaten haserreagatik, edo herritarrek ez zietelako espero zuten abegia egin, herriari su ematea erabaki zuten: garai hartan zeuden 150 etxeetatik 75 inguru erre ziren.

Saldaren errezeta osatzeko prest

Saldaren errezeta osatzeko prest

Peru Azpillaga Diez
Errezeta guztiek izaten dituzte berariazko zailtasunak. Elikagaien hautaketatik, eman beharreko pausoetaraino; errezeta sinpleenari ere beharrezko zuku guztia ateratzeko, funtsezkoa da erronkari gogoz eta arduraz heltzea. Salda bate...