Gaur iluntzean hasiko dira Bilboko prozesioak. Hurrengo egunetan Bizkaiko beste herri batzuetan ere aterako dituzte irudiak kaleetara. Balmasedan, Zaratamon eta Durangon nekaldiaren antzezpenak egingo dira, urte biko etena pasatuta.
Gizartea
Hiria, jatun aseezina
Otxantegi Herri Lurra proiektua aurkeztuko dute bihar, jai giroan. Berangoko ekintzaile batzuek herrian hutsik zegoen lursail bat "berreskuratu" dute, espekulazio saiakera baten beldurrez. Hirigintzaren inguruko hausnarketak plazaratuko dituzte.
Lanean ere euskara nahi dute
Durangaldeko Landue eta Arratiako eusGara proiektuei esker, euskalduntzen ari da bi eskualdeetako eremu sozioekonomikoa: gero eta enpresa gehiago ari dira bat egiten.
Hegoaldeko tren saihesbidearen ituna irregularra dela salatu dute
Barakaldo Naturalak eta Ekologistak Martxan-ek akordioa eteteko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Uste dute Eusko Trenbide Sareak ez dituela betetzen akordiorako baldintzak.
Sexu indarkeriaz “kanpaina aitzindaria” abian Uribe Kostan
Eskualdeko mankomunitateak sexu indarkeriaren eta pornografiaren kontsumoaren inguruko sentsibilizazio, prestakuntza eta prebentzio kanpaina bat jarri du martxan Sopelan.
Ibarrekolandan utziko dute batxilergo artistikoa, oraingoz
Bilboko institutu horretako hezkuntza komunitateak salatu du Jaurlaritzak aldebakarrez erabaki zuela batxilergo artistikoa Txurdinagara eramatea. Aldaketa negoziatzen jarraituko dute.
Ertz batetik bestera, zintzilik
Portugalete eta Getxo artean eraiki zuten munduko lehen transbordadore zubia, ganadua eta gurdiak eroateko. 2006an Unescok gizadiaren ondare izendatu zuen.
Euskarari ekiteko garaia
Ostegunean abiatuko da 22. Korrika, Amurrion, eta iluntzean iritsiko da Bizkaira. Hego Uribe eta Durangaldea zeharkatuko ditu hurrengo egunean, eta Bilbora apirilaren 6an helduko da.
Enkarterrin parke eoliko bat jartzeko baimena eskatu dute
Euskal Haizie enpresak Artzentales, Galdames, Muskiz eta Sopuertako lurretan jarri nahi du parkea. Artzentalesko alkateak uste du Mayako parkeari jarraipena eman nahi diotela.
Hegaztien hegaldiak aurreikusiko dituen radar bat ipini dute Loiun
Bost hilabetez hegaztiak noiz eta nondik nora mugitzen diren aztertuko du, eta, uda ondoren, haiek hegazkinekin talka egitea eragozteko neurri zehatzak hartuko ditu AENAk.