Bizkaiko tarterako 34,55 euroko muga finkatu dute, eta Arabakorako, berriz, 50,54koa. Bilbotik Gasteizera doazenek hilean gehienez 85 euro ordainduko dituzte neurri horrekin.
Gizartea
Gurasoak seme-alaben eredu
Orozkoko Guraso Euskaltzaleen Batzordeak Orozkoaldia antolatu du. Jardueraren helburua da gurasoak euren artean euskaraz aritzeak eragina izatea seme-alabengan.
Durangoko EAJk Gaitasun Handiko Zentro bat nahi du herrian
Trenbideak libre utzitako orubean egin nahi dute zentroa. Lehen arreta, pediatria, larrialdien zerbitzua, espezialitateak eta kanpo kontsultak izatea aurreikusi dute proiektuan.
Getxoko Arrigunagan hormigoizko egitura bat egin dutela salatu dute
Auzokideok taldeak salaketa ipini du, eta uste du Espainiako Kosta Legearen aurka egin dela.
Baliabide gehiago behar dituzte
Etxegabeei laguntzeko plataforma bat da Beste Bi; 22 eragilek osatzen dute, eta hamabost urte bete berri ditu. Premiazkotzat jo dute etxegabeei erraztasunak ematea diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko, errolda lortzeko, eta etxebizitza bat eskuratzeko. Beste bi etxegabe hil dira Bilbon aste honetan.
Bilbo-Getxo bulebarra 2024rako egingo du diputazioak
Bi udalerriak lotuko ditu itsasadarraren ertzetik. 6,8 kilometro luze izango da, eta hiru bide izango ditu: bat oinezkoentzat, bat bizikletentzat eta beste bat ibilgailuentzat. Trafikoa moteltzeko neurriak hartuko dira.
80 gudari omentzeko, loreen ordezko harriak
Busturiko Añetumendin 1936ko gerran hildako EAE-ANVko batailoiko gudariak gogoratzeko ibilaldi bat antolatu du biharko herriko Akordaten taldeak, lehenengoz. Ibilaldiaren amaieran lubaki sinboliko bat eraikiko dute gatazkaren lekuan.
Ontziak birziklatzeagatik saria
Bilbon, edukiontzi horiak erabiltzeagatik puntuak ematen dituzte. Puntuokin sariak eskura daitezke.
Gabiriako sei gudari omenduko dituzte etzi Bizkargi egunean
Domekan ospatuko da Bizkargi eguna, eta, urtero legez, ekitaldi andana antolatu dituzte Bizkargi Gogoratuz elkarteko kideek. Oroimena, justizia eta egia aldarrikatu nahi dituzte.
Nagusien Etxearen eraisketaz galdeketa egingo dute etzi Getxon
Udalak Ibar Nagusien Etxekoei jakinarazi die eraikinaren jabetza berreskuratu nahi duela eta hustu egin behar dutela. Aldundiarekin belaunaldi arteko zentro bat egingo du orubean.